Boterea
Estatu Islamikoa ustekabean azaldu zaigun mamua da. Halako batean ia ahaztuta genituen gerratan ekintzaile islamiar batzuk estatu bat sortu dute. Siriari zati bat kendu diote, Iraki beste bat,muga ezabatu eta han kaliferria aldarrikatu dute. Mendebaldeko komunikabideak galdezka hasi dira eta gobernuek ezin diete erantzun, baina Internet bideoz josita dago eta bideo horietan ekintzaile islamiarrak ikusten ditugu armatuta, bandera beltzen atzean, musika erakargarrien soinupean.
Beste batzuetan soldadu siriarrak edo irakiarrak preso azaltzen dira, edo Mendebaldeko mediku, kazetari edo gobernuz kanpoko erakundetako kideen hilketak, kamara aurrean lepoa mozten diete eta hilketa egiten dutenek aurpegia ez dute estaltzen, ez dute beldurrik, zerura iritsi dira eta Estatu islamikoak babesten ditu.
Estatu horren deiari Munduko guztiko milaka gaztek erantzun diote, hiru milatik gora europarrak dira, hemen jaio,hemen hezi eta hemen bizi izan direnak. Eta hasierako galderak harridura bihurtu dira, nola da posible horrelako gazteak prest egotea gerrara joateko eta horrelako ankerkeria beldurgarriak egiteko? Erantzunik ez dago, besteak beste horrelako erabakia hartzen duen gazte bakoitzaren arrazoiak eta eragileak ezberdinak direlako, baina gero eta ahulago, zaharkituago, motelago eta eredurik gabe dagoen Mendebaldearen aurrean, Estatu Islamikoak mezu oso indartsua bidaltzen die gazte hauei: Estatu Batuek eta Europak beldurra digute.
Umma, musulmanen komunitateko kide izango zarete eta komunitate horretako benetako heroiak, irabazten ari garen gerran parte har zenezake…Baina nagusia da da agian “bizitzaren eta heriotzaren jabe bihurtuko zarete eta ez duzue inongo beldurrik izango, Estatu Islamikoak babestuko zaituztelako”.
Adituak harrituta azaldu dira bahitutakoei lepoa mozten dietela zabaldutako bideoetan Europatik joandako gazte hauek ez dutelako aurpegia gordetzen,ez dute beldurrik eta beraiek bihurtzen dira Europarrentzako beldur eragile eta ausarten apeu.
Afganistanen sobietarren aurkako borrokan lehen pausoak eman zituenetik Al Qaeda bihurtu da batzuentzat gaitz eta gorroto guztien irudi;miresmen eta laudorioen helburu beste batzuentzat,baina Al Qaeda kimera bat da,inon ez dago,inork ez daki benetan zeinek agintzen duen edo zeintzuk diren erakundeko partaide.Estatu Islamikoak hau erabat aldatu du,lur eremu zabalak kontrolpean ditu,estatuaren egiturak sortu ditu,moneta eta legeak ere baditu,eta batez ere armada indartsua du eta gai da Siria eta Irakeko armadak menderatu eta Estatu Batuei aurre egiteko.Eta guzti horri Kaliferria deitu diote,
Kalifak,Mahomaren oinordekoak zuzendutako herrialdea.Kaliferriak dira musulmanen garai handi eta ospetsuen adierazle, Bagdaden eta Kordoban batez ere.Estatu Islamikoak kristauengandik mendetan jasandako iraina eta menpekotasuna astindu eta mendekua dakar,eta hori musulman askorentzat erakargarria da,mendetan lehen aldiz Mendebaldeak errespetuz,edo gutxienez beldurrez begiratzen dituelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.