Bilera egingo dute gaur
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainako krisia konpontzea, Obama eta Merkelen helburu nagusia

Obama eta Merkel Etxe Zuriko bulego obalean bilduko dira, eta elkarrekin bazkalduko dute, AEBko Gobernuak jakitera eman duenez.
18:00 - 20:00
Merkel Obamarekin batzartuko da gaur

Barack Obama AEBko presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerra hartuko du gaur Etxe Zurian. Besteak beste, Ukrainako krisiaz arituko dira.

Obama eta Merkel Etxe Zuriko bulego obalean bilduko dira, eta elkarrekin bazkalduko dute, AEBko Gobernuak jakitera eman duenez.

Bien bitartean, Alemaniako Gobernuak atzo iragarritakoaren arabera, asteazkenean goi-bilera egingo dute Minsken (Bielorrusia), Ukraina ekialdean bakea lortzen saiatzeko. Goi-bilera horretan, Errusiak, Ukrainak, Alemaniak eta Frantziak hartuko dute parte.

Moskurekin akordioa lotzeko xedez, negoziazioei ekin diete berriro igande honetan. Horren harira, telefono bidezko konferentzia egin dute Angela Merkel kantzillerrak, Frantziako presidente François Hollandek, Vladimir Putin Errusiako presidenteak eta Viktor Poroxenko Ukrainako presidenteak.

Kantzilertzaren esanetan, lau herrialdeak lanean aritu dira "neurri-sorta" prestatzen, Ukraina ekialdeko gatazkari "irtenbide osoa" eman ahal izateko, hain zuzen ere.

Errusiako presidente Vladimir Putinek, ordea, goi-bilera egingo dutela esan du, "ordurako guztion jarrerek bat eginez gero".

Asteazkenera bitartean, Bielorrusiako hiriburuan bilduko dira Minskeko akordioaren sinatzaileak ere; Segurtasunerako eta Lankidetzarako Europako Elkarteko (OSCE) ordezkariak, Errusia, Ukraina eta separatista errusiazaleak, alegia.

Merkelek eta Hollandek abiatutako ahalegin diplomatikoen azken urratsa da asteazkeneko goi-bilera. Joan den astean Poroxenkorekin eta Putinekin bildu ziren Kieven eta Moskun, krisiari irtenbide politikoa bilatzeko.

Alemaniarrak eta estatubatuarrak ez datoz bat Ukrainan gertatzen ari denari eman beharreko erantzunarekin. Pentagonoak Ukrainari armak bidaltzeko duen asmoa ez du begi onez ikusten Berlinek.

Europar Batasuneko atzerri ministroek bilera dute gaur Ukrainako auzia dela-eta Errusiari zigor gehiago jartzea aztertzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X