Hiru hildako eta bost zauritu Danimarkan izan diren hiru tiroketetan
Hainbat tiroketak Danimarkako hiriburua astindu dute azken orduotan. Hiru izan dira guztira gertaerak eta hiru hildakoak, halaber, zenbat polizia zauritu dira liskarretan.
Agintariek “eraso terroristatzat” jo dituzte bi tiroketak; horietako lehenengoa larunbat arratsaldean gertatu zen kultur etxe batean. Bertan, Lars Vilks artista suediarra zegoen, Frantziak Danimarkan duen enbaxadoreaz gain, biraoen eta adierazpen askatasunaren gaineko mahi-inguru batean, hain zuzen.
Vilks Poliziaren babespean bizi da, talde islamistek hainbatetan mehatxatu baitute, 2007an Mahoma txakur baten itxurarekin marraztu zuenetik, nazioartean ika-mika zabalduta.
Atentatu honetan 30-40 bat tiro bota zituzten, lekukoen arabera, eta 40 urteko zibil bat hil zen. Gainera, hiru agente, horietako bi inteligentzia zerbitzukoak, larri zauritu ziren.
Bigarren erasoa, igande goizaldean, Kopenhageko sinagoga batetik gertu jazo da. Tiroketan, erlijio egoitzatik gertu, bestez zibil bat hil eta bi polizia zauritu dira, baina arriskutik kanpo daude, Allan Teddy Wadsworth-Hansen Kopenhageko Poliziako ordezkariak hedabideen aurrean esan duenez.

Lehenengo oldarraldia gertatu den lekua. EFE
Igande goizaldean buruan tiroa jasota hil den laguna, Kopenhageko sinagoga batean, gazte judu bat da, Danimarkako lagunarte judutarretik jakinarazi dutenez.
“Danimarkako Elkarte Juduko kidea zen, eta Krisitalak kaleko sinagogaren sarrera kontrolatzen ari zen, sendotze judu bat ospatzen ari zelako”, Dan Rosenberg Asmussen elkarte horretako bozeramaleak TV2 News telebista kateari adierazi dionaren arabera.
Erasotzaileak ez zuen eraikinean sartzea lortu, baina bi agente tiroz zauritu zituen. Zauritutako poliziak arriskutik kanpo daude.
“Ez dut pentsatu nahi zer gerta zitekeen eraikinean sartzea lortu izan balu”, esan zuen Asmussen. Gainera, bozeramalea “hunkituta” agertu da eta aurreko urtarrilean Parisen izandako atentatuekin antza hartu dio Kopenhagen gertatutakoari.
Biktimak
"DR" telebista-kate publikoak igande honetan zabaldu duenez, Kopenhageko kultur gunean izandako tiroketaren ondorioz hildako pertsona Finn Nørgaard zinemagile daniarra da. Hainbat kazetek jaso dute informazioa, baina Poliziak oraindik ez du baieztatu.
Nørgaardek 55 urte zituen, eta ekoizlea eta argazkilaria ere bazen. Hainbat dokumental egin zituen, musikari buruz, presoei buruz eta gazte atzerritarrek osatutako talde baten gainean.
Bestalde, Danimarkako Elkarte Judutarrak bigarren tiroketaren hildakoaren izen-abizenak jakitera eman ditu: Dan Uzan da, 37 urteko kide ezaguna, sinagogaren kanpoaldean zaintza lanak betetzen ari zena.
Ustezko egilea, hilda
Azkenik, Danimarkako Poliziak gizon bat hil du tiroz gaur goizeko lehen orduan, Norrebro Kopenhageko auzoko tren geltokian.
Poliziatik zabaldu dutenez, hildakoa aurreko bi tiroketen egilea litzateke, eta, zantzu guztien arabera, bere kabuz jardun du ekintzotan.
Segurtasun Indarren esanetan, Norrebro auzora jo dute, pertsona susmagarri bat inguruan zela ezagutu eta gero.
Atxilotzen saiatu direnean, tiroketa izan da eta ustezko erasotzailea hil da, beste zauriturik eragin gabe.
Lehen ministroaren gaitzespena
Helle Thorning-Schmidt Danimarkako lehen ministroak azaldu duenez, agintariek oraindik ez dakite bi tiroketen erasotzailearen arrazoiak. Gizonezkoa goizalde partean hil dute, bi tiroketetan bi lagun hil eta beste bost zauritu ostean.
"Oraindik ez dakigu ustezko egilearen arrazoiak, baina badakigu zenbait indarrek gaiztakeriak egin nahi dituztela hainbat herrialdetan, tartean gurean. Gure adierazpen-askatasuna mendean hartu nahi dute", esan du Thorning-Schmidtek komunikabideen aurrean eskainitako prentsaurrekoan.
Hala ere, lehen ministroak nabarmendu duenez, "ez gaude Islamaren eta Mendebaldearen arteko gerra baten aurrean, musulmanen eta kristauren artekoa, baizik eta gizabanakoaren askatasunaren eta ideologia ilun baten artean".
Zure interesekoa izan daiteke
"Artemis II", lurraren orbita utzi eta Ilargira bidean da jada
Bidai tripulatuak bueltan dira ilargi ingurura, 50 urteren ostean; hala ere, ez da lurreratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.
Iranek ukatu egin du su-etena proposatu duenik eta Trumpen adierazpenak "faltsuak" direla esan du
Trumpek sare sozialetan iragarri du Iranek su-etena eskatu duela eta eskaera aintzat har dezakeela Ormuzeko itsasartea irekitzea ahalbidetzen badu.