Emakume bat erreskatatu dute 128 ordu hondakinen azpian eman eta gero
24 urteko emakume bat erreskatatu dute 128 ordu Katmanduko eraikin baten hondakinen azpian eman eta gero, Poliziako iturriek gaur jakitera eman dutenez. 7,8 graduko lurrikara batek Nepal astindu zuen iragan larunbatean.
Krishna Kumari Khadka gaztea Gongabuko Janasewa ostatuaren beheko solairuan harrapaturik zegoen, Katmandun. Norvegia, Israel eta Nepalgo erreskate taldeek bederatzi ordu lan egin behar izan dituzte Kumari hondakinen artetik bizirik ateratzeko, Debi Prasad Poudel polizia-inspektoreak My Republica egunkariari azaldu dionez.
Lurrikararen ostean azken erreskatea izan da Kumarirena. Azken egunetan egoera sinesgaitz gehiago izan dira Nepalen.
Pemba Lamba 15 urteko mutikoa ostegunean erreskatatu zuten, 120 ordu hondakinen azpian eman eta gero. Lambak Gongabuko beste ostatu batean lan egiten zuen eta zazpi solairuko eraikinaren hondakinek harrapatu zuten.
Asteartean, 28 urteko Rishi Khanal erreskatatu zuten 82 ordu hondakinen artean eman eta gero, Katmandun. Khanali hanka bat ebaki behar izan diote zauri larriak zituelako.
Astelehenean, 32 urteko emakume ezindu bat hondakinen artetik bizirik atera zuten, bere etxean 50 ordu harrapaturik eman eta gero, Katmandun.
Berreraikuntza: 1.700 milioi euro
Herrialdea berreraikitzeko 1.700 milioi euro beharko dituztela azaldu du Ram Sharan Majat Nepalgo Ekonomia ministroak. Nepalgo Gobernuak diru kopuru hori lortzea zail duela onartu du ministroak. Horregatik nazioarteari laguntza eskatu dio buruzagiak; izan ere, kalteen zenbaketa zehatzago den heinean kostu ekonomikoak gora egingo du.
“Berreraikuntzaren zenbatekoak ez du aurrekaririk izango”, erantsi du Laxmi Prasad Shakal Barne Ministerioko goi-kargudunak. “Guztiz suntsiturik geratu diren urrutiko zonaldeen kaltea zenbatzeko gai ez gara izan oraindik”, esan du.
Chautaran, Txinako mugan, triskantza erabatekoa dela azaldu du, Katmanduko ipar-ekialdean. Lekukoek ziurtatu dutenez, eskualdeko hamar eraikinetik zortzi guztiz txikitu ditu lurrikarak.
Herritarrak Mahadev Mandir tenpluan haitz bat mugitzen, Bhaktapureko Durbar enparantzan. Argazkia: EFE
6.200 hildako eta ia 14.000 zauritu
Iragan larunbatean Nepal astindu zuen lurrikarak 6.200 hildako baino gehiago eta ia 14.000 zauritu utzi ditu dagoeneko, Nepalgo Barne Ministerioak gaur jakitera eman duen azken balantzearen arabera.
Gutxienez 130.000 etxebizitza guztiz txikitu ditu lurrikarak, eta ia beste 85.800ri kalte egin die.
Gainera, lurrikarak ia 2,8 milioi desplazatu utzi ditu 28 milioi biztanle dituen herrialde batean, NBEko datuen arabera. Datozen hiru hilabeteetan premiazko laguntzarako 415 milioi dolar beharko dituztela uste dute. Orain arte 22 milioi jaso dituzte.
Exodoa Katmandun
Milaka pertsona Katmanduko ibarretik, hondamenditik, ihes egiten ari dira, izurriteen beldur direlako. Hala ere, landa-guneetan egoera okerragoa dela ohartarazi dute Gurutze Gorria eta Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeek.
400.000 pertsona inguruk Katmandu utzi dute jadanik. Bien bitartean, milaka pertsona kalean bizi dira Nepalgo hiriburuan, eta ospitaleak lepo daude. Dendak pixkanaka-pixkanaka zabaltzen eta argindarra berrekuratzen ari dira bost egun geroago.
Milaka lagunek hiriburutik ihes egin nahi duten bitartean, beste askok Katmandura heldu nahi dute elikagai eta zerbitzu medikoen bila. Urrutiko herrixkak errepidez inkomunikaturik geratu dira.
Laguntza eta erreskatea
Hiriburuaren kanpoaldean dauden kanpamenduetara laguntza apurka-apurka heltzen ari da, ehunka pertsonek salatu dutenez. Horregatik, bizirik irauteko antolakuntza sistema propioa eratu dute.
Albiste gehiago mundua
Gazako lurraldearen ia % 90 Israelen kontrolpean edo desplazamendu-agindupean dago
Israelgo tankeek Deir al Balah hiriko Al Baraka auzoari eraso egin diote, Armada sionistak Gazako erdialdean hiri horren aurka egiten duen lehen lurreko erasoaldiari ekiteko. Dagoeneko 59.000 pertsona baino gehiago hil dituzte Zerrendan. Igandean, 100 pertsona baino gehiago hil eta 1000 inguru zauritu zituen Israelek.
Gutxienez 19 pertsona hil eta 164 zauritu dira Bangladeshen, hegazkin militar bat ikastetxe baten gainera erorita
F-7BGI aireontziak Milestone School and College ikastetxeko bi solairuko eraikinaren kontra jo du. Eraikin hori Uttara auzoan dago, Dhaka hiriburuaren iparraldean.
Japonian agintean dagoen koalizioak gehiengoa galdu du behe ganberan, baina lehen ministroak jarraitzeko asmoa du
Alderdi Liberal Demokratikoak (PLD) eta Komeito alderdiak osatzeko duten koalizioak 47 eserleku eskuratu ditu, gehiengoa bermatzeko behar diren 50 horien azpitik. Gainera, eskuin muturreko Sanseito alderdia oposizioko hirugarren alderdia izatera iritsi da, 14 ordezkari lortuta.
Shein eta Temu Europar Batasunaren ikerketapean, toxikoak dituzten produktuak saltzen ote dituzten argitzeko
Susmopean daude, adibidez, haurtxoentzako xirak , kimiko toxikoak omen dituztelako.
Laguntza jasotzeko zain zeuden 81 gazatar hil ditu Israelek, eta ebakuazio behartua agindu du
900 pertsona baino gehiago hil dira Gazan elikagaiak lortzen saiatzen ari zirela. UNRWAk Israeli eskatu dio duela lau hilabete eta erditik indarrean dagoen elikagaien banaketaren blokeoa amaitzeko.
Ishiba lehen ministroarentzat erabakigarriak diren Goi Ganberarako hauteskundeak dituzte gaur Japonian
Hauteskunde parlamentario hauek erabakigarriak dira Ishibaren Exekutiboarentzat, izan ere, Ishibak gutxiengoan gobernatzen du joan den urriko hauteskunde orokorretan Behe Ganberaren kontrola galdu zuenetik.
Sueida eskualdeko borrokak amaitutzat eman ditu Siriako Gobernuak
Inguruan nolabaiteko lasaitasun tirabiratsua da nagusi, biktimei arreta emateko korridore humanitarioen irekiera prestatzen ari diren bitartean. Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, mila pertsona hil dira.
Jende multzo baten kontra egin du auto batek Los Angelesen eta 30 zauritu utzi ditu, zazpi egoera kritikoan
Gutxienez 30 pertsona zauritu dira, horien artean zazpi egoera kritikoan eta sei larri, gaur goizaldean Los Angelesen (AEB), auto batek harrapatuta. Poliziaren bozeramaileak jakinarazi duenez, ibilgailu bat 02:00ak aldera (11:00ak Euskal Herrian) The Vermont Hollywood kontzertu-aretora sartzeko zain zegoen jendearen kontra joan da. Ustezko erasotzaileak, jatorri hispaniarreko gizon batek, hainbat pertsonarekin eztabaidatu zuen Vermont Hollywood barruan, eta, ondoren, lokaletik atera zen eta "arrazoiren batengatik, espaloian jendea harrapatzea erabaki zuen", esan du Horacio Aguirre Los Angeleseko Polizia Departamentuko sarjentuak The Washington Post egunkarian.
Israelek 48 pertsona hil ditu Gazan, horietatik 32 elikagaia banatzeko puntu batera iritsi nahian zebiltzanak
Tropek banaketa puntua inguratu eta bertara iritsi nahian zebiltzan milaka palestinarren aurka tiroka hasi dira soldadauk, lekukoen eta tokiko iturrien arabera.
AEBk El Salvadorrera deportatutako 252 preso Venezuelara bueltan dira
Trukean, Venezuelak 10 preso estatubatuar eman dizkio AEBri. Maduroren Gobernuak eskerrak eman dizkio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiari egin dituen bitartekaritza lanengatik, eta Donald Trump AEBko presidenteari, "egoera guztiz irregular hau zuzentzeko erabakiagatik".