Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Merkel eta Obama, lagun minak betiko

Duela urtebete gaiztotuta egon ziren bien arteko harremanak, NSAk Merkel zelatatzen zuela jakin baitzen. Obamak barkamena eskatu zion Merkeli, eta listo.

G-7aren goi bilerak titular nagusi bat utzi digu: Aldaketa klimatikoaren aurka egingo dutela agindu dute Estatu Batuetako, Japoniako, Alemaniako, Frantziako, Britainia Handiko, Italiako eta Kanadako buruzagiek. Euren helburua da mende honetan lurraren berotzeak 2 ºC ez gainditzea. Diotenez, ahaleginduko dira Parisen ospatuko duten klimaren goi bilera arrakastatsua izaten. Kontuan izaten badugu, adierazpen hauek egin dituzten herrialdeak direla munduan gehien kutsatzen dutenak, ez da albiste txarra tankera honetako asmo onak iragartzea. Halere, ez dezagun itxaropen ustelik egin… Bi hamarkada baino gehiago daramagu aldaketa klimatikoaren inguruan eztabaidatzen eta gobernuek denbora tarte horretan ez dute neurri zehatz eta erabakigarririk hartu.

Gertatu da besterik G-7-aren goi bilera honetan. Begira diezaiogun, adibidez, Merkel eta Obamak erakutsi duten harreman onari. Duela urtebete eskas bi herrialdeen arteko harremanek une zail bati aurre egin behar izan zioten, orduan, jakin baitzen estatubatuarrek espioitza misioak egin izan zituztela Alemanian. Espiatzen hasiak Angela Merkel beraren telefonoa zelatatu zuten. Obamak, orduan, barkamena eskatu zion Merkeli, eta listo; hori izan zen dena. Antza denez, kantzillerrak ez zuen bere lagun estatubatuarrarekin haserretzeko asmorik.

Albiste gehiago mundua

GAZA (---), 03/07/2025.- Palestinians head to gather to receive humanitarian aid to be delivered through the Netzarim Corridor in the central Gaza Strip, passing by a makeshift solar production point on Al-Rashid Street in western Gaza City, 03 July, 2025. EFE/EPA/HAITHAM IMAD
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hamasek erantzun "positiboa" eman dio AEBen Gazarako su-eten proposamenari

"Hamasen erantzuna positiboa da, eta uste dut lagungarria izan beharko litzatekeela akordio batera iristeko", adierazi du Reutersek aipatutako ofizial palestinar batek. Donald Trumpen proposamenak 60 eguneko su-etena planteatzen du, 21 hilabetean Israelek 57.200 palestinar hil ostean.

CIUDAD DE GAZA, 03/07/2025.- El Ejército israelí bombardeó este jueves la escuela Mustafá Hafez de Ciudad de Gaza, que sirve de refugio a palestinos desplazados por la guerra, matando al menos a diez personas y dejando varios heridos, según la Defensa Civil gazatí. EFE/Ahmad Awad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hamasek gaur erantzungo dio Gazarako su-eten proposamenari

Erresistentzia Islamikorako Mugimendua "pozik" agertu da Gazarako azken su-eten proposamenarekin, besteak beste, negoziazioek irauten duten bitartean borrokara ez itzultzeko "bermeak" jasotzen dituelakoan. 

SEVILLA, 03/07/2025.- El presidente del gobierno de España, Pedro Sánchez, interviene durante la clausura de la IV Conferencia de la ONU sobre Financiación al Desarrollo este jueves en Sevilla.EFE/ J. Palencia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek uste du Sevillako Biltzarrak"elkarlanaren garra bizirik" mantendu duela "berekoikeriaren" aurrean

Espainiako Gobernuko presidenteak amaiera eman dio azken astean Sevillan egin den NBEren Garapenerako Finantziazioari buruzko IV. Biltzarrari. Sanchezek mezua bidali dio AEBri, garapen bidean dauden herrialdeei bere ekarpena murrizteko asmoagatik. "Nazioarteak ez du amore emango hondamendiaren aurrean, ezta desengainuaren aurrean etsi ere", azpimarratu du.

Gehiago kargatu