Trumpek "gerra etetea" proposatu dio Putini, eta honek erantzun du Errusiak Ukrainan dituen helburuei "uko egingo ez" diela
"Trumpek berriro planteatu du Ukrainako gerra laster etetea", jakinarazi du Yuri Ushakov Kremlineko nazioarteko politikako aholkulariak, bi buruzagiek gaur izandako telefono elkarrizketari buruz.
Volodimir Zelenski, Vladimir Putinen eta Donald Trumpen artean. Artxiboko irudia: eitb.eus
Donald Trump AEBko presidenteak eta Vladimir Putin Errusiako buruzagiak telefonoz hitz egin dute gaur, eta Ukrainako "gerra laster etetea" proposatu dio agintari errepublikanoak errusiarrari, Kremlinek jakitera eman duenez.
"Trumpek berriro planteatu du Ukrainako gerra laster etetea", esan du Yuri Ushakov Kremlineko nazioarteko politikako aholkulariak, telefonoz emandako prentsaurrekoan.
Bestalde, Moskuk Ukrainan dituen helburuei "uko egingo ez" diela esan dio Errusiako presidenteak Trumpi. "Errusiak ez ditu bere helburuak alde batera utziko", berretsi du Ushakovek.
Ia ordubete iraun duen elkarrizketan, bi buruzagiek aurten izan duten seigarrena, Putinek Trumpi jakinarazi dio Istanbuleko azken negoziazioetan Ukrainarekin adostutako neurri humanitarioak betetzen ari direla, eta Mosku prest dagoela Kievekin hitz egiten jarraitzeko.
"Gatazka konpontzeko irtenbide politikoa bilatzen jarraitzen dugu", adierazi du Putinek, baina Moskuren eta Kieven arteko hirugarren negoziazio bati ez diotela heldu azpimarratu du.
Ukrainaz gain, bi presidenteek sakon aztertu dute Irango programa nuklearraren eta Siriaren inguruko egoera.
AEBk armen bidalketa geldiarazi du
Bilera-sorta berri honekin batera, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak iragarri du geldiarazi egin duela arma jakin batzuk Ukrainara bidaltzeko prozesua, bertako armategien gaitasunak aztertzeko. Kieven zalantzak sortu dituen erabakia da, baina Moskuk neurria txalotu du, bakearen alde egin dezakeela aditzera emanez.
Zentzu horretan, Ukrainako presidenteak gaur Danimarkan adierazi duenez, ostiral honetan edo datozen egunetan AEBko agintariarekin hitz egin ahal izatea espero du, Washingtonek Ukrainarekin adostutako armamentu bidalketa bertan behera uzteko erabaki horren inguruan.
Bestalde, Ukrainako Gobernuak eta Swift Beat enpresa estatubatuarrak akordioa sinatu dute Errusiako Indar Armatuek jaurtitako 'shahedak' botatzeko droneak batera ekoizteko.
Bi bilera-sorta
Trumpen bultzada diplomatikoak Errusiaren eta Ukrainaren arteko bi bilera-sorta ekarri ditu orain arte.
Trumpen eta Putinen arteko aurreko telefono-deia ekainaren 14an izan zen, agintari estatubatuarraren 79. urtebetetzean.
Bitartean, gerra frontean, bi pertsona hil dira gaur Ukrainako Odesa portuan (hegoaldea), Errusiak misil balistiko batekin egindako erasoan. Ukraina erdialdeko Poltava hirian beste bi hildako utzi ditu beste bonbardaketa batek, eskualdeko agintariek jakitera eman dutenez.
Beste aldean, gutxienez pertsona bat hil eta beste hiru zauritu dira gaur Luhansk hiriaren erdialdean izandako leherketan, bertako agintariek jakitera eman dutenez. Luhansk Errusiaren kontrolpean dago.
Zure interesekoa izan daiteke
UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
Zer dio 27. artikuluak Balogunek Belgikaren aurka jokatu ahal izateko?
FIFAri "diziplina neurri baten aplikazioa erabat edo partzialki eteteko" gaitasuna ematen dio. Aurrekari bat dago 1962ko Munduko Txapelketan Garrincha brasildarrarekin.
Tourrak bere hirugarren etapa moztuko du gaur eta Les Anglesen amaituko da suteengatik, ikuslerik gabe
Frantziako lasterketaren antolatzaileek hirugarren etaparen azken zatia aldatzea erabaki dute, Granollers eta Les Angles lotzen dituena, Frantzia hegoaldeko baso-suteengatik.
Ebola agerraldiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Tokiko agintarien arabera, 1.561 ebola kasu baieztatu dituzte eta horietatik 253k gaixotasuna gainditu dute.
FIFAk txartel gorria kendu dio AEBko jokalari bati Trumpek Infantinori ustez egindako dei baten ostean
Folarin Balogun Ipar Amerikako selekzioko izarrari kendu dio txartela, final-hamaseirenetako partidan kanporatua izan ostean, eta final-zortzirenetan Belgikaren aurka jokatzeko aukera izango du.
Gutxienez 11 pertsona hil eta 46 zauritu dira Kieven, Errusiaren bonbardaketetan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak horrelako eraso bat gertatuko zela ohartarazi ondoren etorri dira erasoak.
Milioika lagunek eman diote azken agurra Ali Khameneiri
Mendekua eta Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Presindetearen heriotza eskatuz, ehunka milaka dira gaur ere Ali Khameneiri azken agurra ematen ari direnak Teheranen. Haren hiru seme ikusi ahal izen dira hilkutxaren aldamenean otoiz egiten, baina ez haren ondorengo izendatu zuten Motjaba Khamenei.
Trumpek AEBren handitasuna goraipatu du independentziaren 250. urteurrenean: "Inor ezin da gu bezalakoa izan"
Agintariak aukera aprobetxatu du herrialdeko "komunisten" aurka egiteko eta bere hauteskunde erreforma polemikoa sustatzeko.
Kanpalekuetan bizirauten ari dira astindutik bizirik irtendako venezuelarrak
Askok etxea galdu dute eta beste batzuek kalteak dituzte, ez dakite itzultzerik izango duten. Laguntza humanitarioa behintzat iristen ari da Hego Amerikako herrialdera.
ETBk Iranera sartzea lortu du, Ali Khamenei buruzagiaren hileta bertatik bertara kontatzeko
Milaka herritar ari dira ayatola gorenaren agur ekitaldietan parte hartzen. Mendeku eskean batzuk; negar malkotan, besteak. Ekitaldiak aste betez luzatuko dira, eta erregimenak indar eta batasun irudia eman nahi du.