Siriako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siriako oposizioa ez bonbardatzea eskatu dio EBk Errusiari

Gatazkaren konponbide politikoan Al Assad presidenteak izan behar duen paperari dagokionez, 28ek ez dute adostasunik lortu trantsizio-prozesuan parte hartu behar duen ala ez.
Errusiaren bonbardaketa Sirian. Artxiboko irudia: EFE
Errusiaren bonbardaketa Sirian. Artxiboko irudia: EFE

Europar Batasuneko Kanpo Ministroek Errusiari dei egin diote oposizio moderatuaren aurka Sirian egiten ari den bonbardaketak eten ditzan, eta nazioarteko koalizioarekin batera koordina ditzan Estatu Islamikoko (EI edo Daesh) terroristen aurkako eraso militarrak.

"Oraintsuko Errusiaren eraso militarrek (Daeshetik haratago doazenak eta oposizio moderatuaren aurkakoak direnak) ardura handia eragiten dute eta geratu egin behar dira", azpimarratu du EBko Ministroen Kontseiluak, gaur onartu dituen erabakietan.

Halaber, Daeshen aurkako ekintzek kide guztien artean hertsiki koordinatuta egon behar dutela ere esan dute Ministroek, eta "argi eta garbi" egon behar dutela zuzenduta talde terroristen aurka.

Gatazkaren konponbide politikoan Siriako presidenteak (Al Assad) izan behar duen paperari dagokionez, 28ek ez dute adostasunik lortu erregimen berri baterako trantsizio-prozesuan parte hartu behar duen ala ez.

Aldiz, bai uste dute etorkizunean herrialdean egongo den Gobernutik at egon behar duela Al Assad-ek: "Sirian ezin daiteke bake egonkorrik egon egungo buruen gidaritzarekin, eta Siriako gizartea osatzen duten talde guztien bidezko aldarrikapenak eta kexak kontuan hartzen diren arte".

"Al Assaden Gobernuari dagokio Gatazka horrek eragin dituen 250.000 heriotzen erantzukizun gehiena, eta baita lekuz aldatu beharra izan duten milioika pertsonen egoerarena ere", azpimarratu dute.

Kontrako iritziak Al Assaden paperarri buruz

"Al Assadek boterea utzi" behar duela argi uztea eskatzen dute Frantziak eta Erresuma Batuak, baina Al Assadek trantsizio prozesu batean parte hartzearen alde dago Londres. Paris, ostera, guztiz aurka agertu da, iturri diplomatikoen arabera.

Bestalde, Al Assad "konponbidearen parte" dela uste du Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak. Margalloren hitzetan, gerra zibilari amaiera emateko Siriako presidentearekin negoziatzea "legitimoa" da. Gerra zibilak Estatu Islamikoari bakarrik mesede egiten diola erantsi du ministroak. "Hogei bat" estatu, Alemania tartean, uste berekoak dira, iturri diplomatikoen arabera.

"Al Assad presidenteak Siriaren etorkizunean paperik" ez duela argi dute estatu kideek, baina "sekuentzian desadostasunak" daude, hau da, "trantsizio fasean Al Assadek alde egitea edo fasearen amaieran alde" egin behar badu, iturri diplomatikoek azaldu dutenez. “Azken helburuan desadostasunik” ez dagoela berriro esan dute.

Europako Inteligentziaren ahotan, erasoen % 75 oposizioaren aurka egin ditu Errusiak, eta % 25 Estatu Islamikoaren kontra. Horrek Europar Batasuna kezkatzen du; izan ere, indar moderatuak erradikalizatu ditzake, al Nusra Frontearekin (Al-Qaida) bat egiteko arriskua areagotuz.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X