Turkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PKK gerrilla kurduak armagabetzea hasi du Irakeko iparraldean

Maiatzean iragarri zuen armak alde batera uzteko borondatea, Abdullah Ocalan buruzagi espetxeratuak, gutun baten bidez, 1984an hasitako borroka armatua amaitzeko eskatu ostean.

Iragarkia
ppk desarme irak
18:00 - 20:00
PPKren desarmea. Agentzien bideo batetik lortutako irudia.

PKK gerrilla kurduak armak suntsitu ditu Irakeko iparraldean. 1984tik Turkiako Estatuaren aurka borrokan ari den taldeak adierazi duenez, "borondate oneko urrats erabakigarria da bake prozesuak arrakasta izateko". 

"Bake prozesuaren arrakasta praktikoaren aldeko borondate onaren eta gure determinazioaren erakusgarri, eta politika demokratikoaren eta legezko bideen bitartez askatasunaren, demokraziaren eta sozialismoaren aldeko borrokan jarraitzeko helburuarekin, gaur hona etorri gara, geure borondatez, gure armak suntsitzera", dio talde horrek zabaldutako oharrak.

Lehen irudietan, PKK gerrillako uniformedun kideak ageri dira, sugarrak dituen metalezko galdara handi batera erasorako fusilak eta beste arma batzuk jaurtitzen.

Turkiak, Europar Batasunak eta AEBk erakunde terroristatzat jotako PKK gerrillak maiatzean iragarri zuen armak alde batera uzteko borondatea, Abdullah Ocalan gerrilla horren buruzagi espetxeratuak, gutun baten bidez, 1984an hasitako borroka armatua amaitzeko deia egin ostean.     

Omer Çelik agintean dagoen AKP alderdiko bozeramailearen ustez, armak 3 eta 5 hilabete arteko epean deuseztatu beharko lituzkete, eta iragarri du Recep Tayyip Erdogan presidenteak "historikotzat" jo duen hitzaldia eskainiko duela larunbat honetan.

Irakeko iparraldeko mendietan ezkutatuta dauden gerrillariak berriro gizarteratzeko aukerari dagokionez, "delituak dituztenak eta ez dituztenak bereizi" egingo dituztela iragarri zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X