Panamako paperak: zer da eta nola sortzen da 'offshore' sozietate bat?
Eraso informatiko baten bidez Panamako Mossack Fonseca abokatu-bulegotik hamaika milioi agiri argitara eman ostean, jakin ahal izan da, besteak beste, mundu osoko hainbat eta hainbat politikarik eta funtzionario publikok bulego hori erabiltzen zutela euren aberastasunak ezkutatzeko eta, modu horretan, zergen ordainketa saihesteko asmoz. Aipatutako agirietan, 200 herrialde eta lurralde baino gehiagotan dauden 214.000 sozietate offshore baino gehiagori buruzko informazioa azaltzen da.
Baina, zer dira offshore enpresak eta, batez ere, erraza al da mota horretako enpresa bat eratzea?
Offshore sozietateak edo opakuak merkataritza-sozietateak dira, bertan bizi ez den norbanako batek paradisu fiskal batean helbideratzen dituenak, zergak ordaintzetik salbuetsita daudenak eta honako ezaugarri hauek betetzen dituztenak (noticias.juridicas.com webgunean jasotzen denez).
1- Offshore legedian kreditatuta dauden abokatu eta agente espezializatuen bidez ematen dute izena erregistro batean. Horiek arduratzen dira eraketaz, estatutuak idazteaz, sozietatea akziodunez hornitzeaz eta erregistroa egiteaz.
2- Ez dute jarduera ekonomikorik egiten helbideratuta dauden herrialdean. Bestalde, zuzendariek ez dute izan behar beren helbidea egoitza sozialaren herrialdean, ezin dezakete tokiko eskulana erabili eta ezin dezakete harrerako herrialdearen ekonomia erabili inbertsioak edota banku-transferentziak egiteko. Horrenbestez, mota horretako sozietateak herrialde horretan ez dauden enpresen edota norbanakoen kontrolpean daude, horiek beste leku batzuetan egiten dituzte beren negozioak eta paradisu fiskala sozietatearen legezko egoitza legez besterik ez dute erabiltzen, onuragarriagoa zaien legedia aplikatzeko asmoz.
3- Konfidentzialtasun zorrotza. Aipatu sozietatearen benetako titularra ezkutuan gordetzen da izen-mailegatzailearen azpian, baina ahal guztiak ditu bere bizilekutik jarduteko: kontuak ireki ditzake, ondasunezko edo diruzko transakzioak egin ditzake eta abar, betiere modu anonimoan.
4- Iluntasun informatiboa. Ez dago informaziorik, ez gardentasuni sozietate horiek egiten dituzten operazio ekonomikoen inguruan, ezta ondasun jakinen jabeen edota onuradunen inguruan ere.
Premisa horiek aintzat hartuta ondorioztatzen da offshore sozietate bat eratzeko alderdi erakargarriena zergak aurreztea dela, lizentziari dagokion urteroko ordainketari egin beharko baitiote bakarrik aurre.
Offshore sozietateak eratzea ez da legez kanpokoa, ezta paradisu fiskaletan dirua izatea ere, baina bai izan daiteke legearen kontrakoa ondasunak ezkutatzeko (zergen ordainketa saihesteko xedearekin) egiten baldin bada, edota dirua kopuru baten jatorria zilegizkoa ez bada.
Zaila da al da eratzea?
Offshore erakunde bat eratzea prozesu erraz samarra eta merkea da, batez ere oraindik notario baten parte-hartzea beharrezkoa den herrialdeetan enpresak eratzeko prozesuak eskatzen dituen lanekin alderatuz gero.
Herrialde anglosaxoi batean baltzu mugatu bat eratzeko beharrezkoak diren antzeko izapideak bete behar dira. Hala ere, distantziarengatik eta tokiko legedia ez ezagutzeagatik ohikoena konpainiak eratzen dituen agente batengana (company formation agent) jotzea da eratze-prozesua gauzatzeko. Horrek, aldi berean, tokiko agente edota aholkulari bat erabiliko du.
Offshore sozietate bat nazioarteko negozio konpainia (IBC, International Business Company) gisa eratzeko prozesua martxan jartzen da incorporator izenarekin ezagutzen den tokiko agenteak konpainia-erregistratzaileari sozietatea eratzeko agiriak aurkezten dizkionean. (IBC erako konpainiak paradisu fiskaletan existitzen diren offshore sozietate mota bat dira, bereziki onuragarria den araudi espezifiko baten arabera araututa daudenak).
Behin egun bat edo bi irauten duen erregistro-prozesua bukatuta, konpainia-erregistratzaileak sozietate berriaren eraketaren fede ematen duen eratze-ziurtagiria jaulkitzen du. Momentu horretan sozietatea eratutzat jo genezake, nahiz eta oraindik izapide batzuk egin behar diren operatzen hasi aurretik. Izapide horien artean dago, adibidez, tokiko agenteak dokumentu bat sinatzea sozietatearen zuzendaria edo zuzendari batzordea izendatzen.
IBC motako sozietate opaku bat sortzeak dakartzan onura nagusien artean, honako hauek dira nabarmentzen direnak: zergen ordainketa saihestea, urteko txostenik aurkeztu behar ez izatea eta eratzeko eta kudeatzeko errazak izatea.
Horrez gain, IBC bat sortzeko nahikoa da kapital nominala erabiltzea, hau da, dirurik fisikoki ordaindu behar izan gabe, eta pribatutasun arau zorrotzek babesten dute. Era horretan, jabedunen edo akziodunen izenak ez dira inongo erregistro publikotan azaltzen, ezta sozietatea eratzeko agirietan ere.
agirietan ere. agirietan ere.Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.