Corbynek ez du dimitituko, Alderdi Laboristaren konfiantza galdu arren
Jeremy Corbyn Alderdi Laboristako buruzagiak dimisiorik emango ez duela adierazi du, bere talde parlamentarioaren konfiantza duen galdu arren eta hainbat diputatuk eserlekua utzi duten arren.
Corbyn kargutik kentzeko asmoz, konfiantza-mozio ez loteslea egin dute diputatu laboristek, eta % 81 haren aurka agertu dira. Hala ere, Corbynek “zilegitasuna” kendu dio emaitzari.
Joan den osteguneko erreferendumean Erresuma Batuak Europar Batasunetik ateratzeko erabakia hartu izanak hautsak harrotu ditu Alderdi Laboristaren baitan. Kanpainan argia izan ez zelan eta EBn jarraitzeko argudioak ondo azaldu ez izana leporatzen diote bere taldeko diputatuek.
Nolanahi ere, Corbynek ez du oraingoz kargua uzteko inolako asmorik. Krisi testuinguru honetan dimisioa ematea irailean bere alde egin zuten laboristen oinarriei eta sindikatuei “traizio egitea” izango litzatekeela esan du.
Corbynen iritzian, David Cameron lehen ministroaren dimisioak Alderdi Kontserbadorean eragin duen ahultasuna baliatu behar du orain Alderdi Laboristak. “Gobernuari ardurak eskatzeko unea da, austeritatearen kontra egiteko eta enpleguak eta langileen diru-sarrerak babesteko bidea markatzeko”, azpimarratu du.
“Alderdi Laboristaren %60ak aukeratu ninduen demokratikoki eta ez diet traiziorik egingo dimisioa emanda”, berretsi du 67 urteko politikari laboristak bozketaren emaitza jakin ostean.
Brexitak eragindako krisi politikoaren ondotik, Alderdi Laboristan gero eta gehiago dira Alderdi Kontserbadoreak hauteskundeak aurreratu egingo dituela uste dutenak. Hori dela eta, Corbyn ordezkatuko duen beste hautagai bat izendatzeko prozesua abiarazi nahi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.