Prozesua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Turkia EBn sartzeari buruzko referenduma iragarri du Erdoganek

'Apirilaren 16an, referenduma dugu. Geroago, Brexitarena bezalako referenduma egingo dugu, negoziazioei buruz. Nazioak erabakitzen duena erabakitzen duela, ontzat hartuko dugu', esan du presidenteak.
Mevlut Cavusoglu Turkiako Kanpo ministroa eta Recep Tayyip Erdogan presidentea. EFE

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak herrialdeak Europar Batasunean sartzeko prozesuari buruzko erreferenduma deituko duela iragarri du. Erreforma konstituzionalaren erreferendumaren ostean izango litzateke, apirilaren 16an.

“Apirilaren 16an erreferenduma dugu. Geroago, ‘Brexit’arena bezalako erreferenduma egingo dugu, negoziazioei buruz. Nazioak erabakitzen duena erabakitzen duela, ontzat hartuko dugu”, adierazi du Erdoganek, Antalia probintzian, herrialdearen hegoaldean, egindako ekitaldian.

Turkia 1963tik Europako Erkidego Ekonomikoarekin harremanetan dago, eta 1987an bertan sartzea eskatu zuen formalki. 2005ean ekin zieten atxikitze negoziazioei, baina 2007az geroztik geldituta daude, Txiprerekin dituen gatazkengatik, batik bat. Halaber, Alemania eta Frantzia aurka azaldu dira Turkia EBean sartzeari buruz.

Turkiako ministroek Europako hainbat herrialdetan dauden komunitatetan izan dituzten gatazkei buruz ere hitz egin du presidenteak. “Herrialde batzuetan gure aurka azaldutako jarrera dela eta, pazientziak mugak dituela jakin behar dute. Ezin dugu onartu 400 urteko harremana baztertzea”, nabarmendu du.

Europako sei herrialdetako turkiarrak astelehenean hasiko dira bozkatzen

Alemanian, Austrian, Belgikan, Frantzian, Suitzan eta Danimarkan bizi diren turkiarrek astelehen honetatik aurrera eman ahal izango dute erreforma konstituzionalaren erreferendumari buruzko botoa. Apirilaren 9an amaituko da epea.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Powellek jendaurrean zuzendu du Trump, Erreserba Federalaren erreformen kostuen inguruan gezurra esateagatik

Donald Trump AEBko presidenteak Erreserba Federalaren (Fed) berritze lanak bisitatu ditu ostegun honetan. Bertan izan da Jerome Powell buruzagia, azken kritiken fokua bertan aurreikusitako gainkostuagatik eta erakundearen buru gisa egindako kudeaketagatik. Bisitan, tentsio unea bizi izan dute Powellek presidentea zuzendu duenean, erreformaren gainkostuak aipatzean. Powellek kameren aurrean azpimarratu duenez, Trumpek emandako zifra ez dator bat errealitatearekin: "Ez naiz horretaz jabetzen. Ez dut Fedeko inorengandik entzun", esan zuen. Trumpen kontuetan duela bost urte amaitutako hirugarren eraikin batean zegoela azaldu du, egungo proiektuaren parte ez dena.

Gehiago kargatu