Alemaniak, Frantziak eta Erresuma Batuak Gazako gerra amaitzeko "ordua" iritsi dela diote
Hamasi "aginduzko desarmea" eta bahitu guztiak askatzea eskatu diote, eta Israeli laguntza humanitarioari oztopoak kentzea eta Gazatik ateratzea. Bestalde, Antonio Guterresek adierazi du ez duela ulertzen Gazako tragediaren aurrean munduak duen "axolagabekeria eta gelditasun maila".
Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrak, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak komunikatu bateratu bat argitaratu dute ostiral honetan, eta bertan adierazi dutenez "Gazako gerrari amaiera emateko ordua" iritsi da."Hondamendi humanitarioa" berehala amaitzeko eskatu dute.
"Su-eten negoziatu bat da aukerarik onena bahituak etxera ekartzeko, familien larritasunari amaiera emateko eta Gazako biztanleria zibilari lasaitua emateko", jakinarazi dute E3 taldeko hiru buruzagiek beren komunikatuan, eta Hamasi eskatu diote bere esku geratzen zaizkien bahitu guztiak askatzeko.
Merz, Starmer eta Macronek Hamasi ohartarazi diote armagabetzea "beharrezkoa" dela, eta ez duela "inolako paperik izan behar Gazaren etorkizunean".
Israeli dagokionez, E3ko buruzagiek "laguntza-fluxuari jarritako oztopoak berehala kentzea" eskatu dute, "NBEk eta GKE humanitarioek goseteari aurre egiteko lana lehenbailehen egin hala izan dezaten" eta, horrela, Isrealek "nazioarteko zuzenbide humanitarioaren arabera dituen betebeharrak" bete ditzan.
"Lurralde palestinar okupatuen gainean Israelen subiranotasuna inposatzeko edozein ahaleginen aurka gaude", gaineratu dute Europako buruzagiek. "Palestinarren aurkako anexio mehatxuek, asentamenduek eta kolonoen indarkeriak bi Estaturen konponbide negoziatuaren aurreikuspenak ahultzen dituzte", esan dute, eta Israelgo Armadari Gazan okupatzen dituen eremuetatik alde egiteko eskatu diote.
"Prest gaude berehalako su-eten bat eta israeldarrentzat, palestinarrentzat eta eskualde osoarentzat segurtasun eta bake iraunkorra ekarriko duen prozesu politiko bat babesteko neurri berriak hartzeko", amaitu dute.
Guterresek ez du ulertzen munduaren "axolagabekeria eta gelditasun maila"
Hiru liderren iragarpena Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak esan eta ordu batzuetara etorri da. Horrek esan duenez ezin da azaldu "nazioarteko komunitateko eragile gehiegirengan ikusten dugun axolagabekeria eta gelditasun maila", Gazan gertatzen ari den suntsipena, "garai modernoetan ikusi dugun ezer baino harago" doan bitartean.
Amnesty Internationalen batzarrera bidalitako eta NBEk zabaldutako mezu batean, Guterresek esan du ez duela ulertzen Gazako nazioarteko komunitatearen pasibotasun hori islatzen duen "erruki, egia eta gizatasun falta".
"Entzuten ari gara haurrak zerura joatea nahiago dutela esanez, han behintzat zer jan izango dutelako", azaldu du idazkari nagusiak.
"Heroien pareko diren gure langileek pentsatu ezinezko baldintzetan jarraitzen dute lanean. Batzuk hain daude leher eginda, hain minduta, ez baitira sentitzen ez bizirik ez hilik. Bideokonferentzia batzuetan (ikusten ditugu) gure begien aurrean nola ahitzen diren", gaineratu du.
"Ez da soilik krisi humanitario bat: kontzientzia globala bera zalantzan jartzen duen krisi morala da", azpimarratu du Guterresek, eta horretaz hitz egiteko eskubidea aldarrikatu du, "aukera den bakoitzean", nahiz eta aitortu duen hitzek ez dituztela elikatzen "goseak dauden haurrak".
Guterresek maiz hitz egin du Gazako gerrari eta Israelen gehiegikeriei buruz, gobernu hebrearrarekin etsaitzeraino. Israelek Guterresekin ez ezik, Nazio Batuen agentzia askorekin eten ditu komunikazioak, partzialtasunez jokatzea eta sistematikoki Israelen aurka lerrokatzea leporatzen baitie.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.