Frantziak Palestinako Estatua onartuko du iraileko NBEren Batzar Nagusian
"Ekialde Hurbilean bidezko bake iraunkorra lortzeko konpromiso historikoari leial eutsiz, Frantziak Palestinako Estatua onartzea erabaki dut", iragarri du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, Mahmud Abas Palestinar Aginte Nazionaleko presidenteari bidalitako gutunean.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak gaur iragarri duenez, Frantziak Palestinako Estatua onartuko du. Mahmud Abas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteari gutun bat bidali dio erabakiaren berri emateko.
"Ekialde Hurbilean bidezko bake iraunkorra lortzeko konpromiso historikoari leial eutsiz, Frantziak Palestinako Estatua onartzea erabaki dut", esan du Macronek X sare sozialean duen kontuaren bidez.
NBEren iraileko Batzar Nagusian aitortza hori ofizial egingo dela aurreratu du Frantziako agintariak.
Bere gutunean, Macronek "Palestinako Estatua eraikitzearen, bere bideragarritasuna ziurtatzearen eta Ekialde Hurbileko segurtasunean parte hartzea ahalbidetzearen" alde egin du, hori bai, "desmilitarizazioa onartuz eta Israel erabat aitortuz".
Frantziako presidentearen hitzetan, "beharrezkoa da Hamasen desmilitarizazioa bermatzea", "Gaza berreraiki ahal izateko".
"Frantziarrek bakea nahi dute Ekialde Hurbilean. Guri, frantziarrei, israeldarrei, palestinarrei eta Europako eta nazioarteko gure bazkideei dagokigu hori posible dela erakustea", gaineratu du Macronek.
Erabakia New Yorken, datorren astelehenetik asteazkenera, egingo den biltzarraren atarian jakinarazi du Macronek. Teorian, bi estatuk, palestinarrak eta israeldarrak, Ekialde Hurbileko gatazkari irtenbidea eman diezaioten bultzatzeko hitzordua da, Frantziaren eta Saudi Arabiaren presidentetza bateratuak antolatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.