Zentsura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txinak WhatsAppen erabilera blokeatu du

Internet bidez sortu eta zabaldu daitezkeen berrien inguruko neurri murriztaileak areagotu ditu azken hilabeteotan Txinak, Txinako Alderdi Komunistaren kongresua egin aurretik.
WHATSAPP EFE (2)
WhatsApp aplikazioaren ikonoa sakeleko telefonoan. EFE.

Txinatarrek arazoak izan dituzte azken egunotan WhatsApp aplikazioa erabiltzeko. Antza, zentsura-neurriak gogortzen ari da Txina, Txinako Alderdi Komunistaren kongresua egin aurretik.

Txinan, WhatsAppeko zerbitzarietan, blokeoak antzeman dituzte aurreko asteetan, baina azken egunotan ezin izan da erabili, Efe albiste-agentziaren arabera.

Urriaren 18an hasiko da Alderdi Komunistaren XIX. Kongresua, eta Erregimenaren goi-kargudunak aldatzea espero dute, Xi Jinping presidenteak karguan jarraituko duen arren.

Hori horrela, internet bidez sortu eta zabaldu daitezkeen berrien inguruko neurri murriztaileak areagotu ditu azken hilabeteotan Txinak. Halaber, atzerriko informazioa ematen dituzten webguneetan sartzeko zerbitzarien aurkako kanpaina abiatu dute, zentsura areagotzeko.

Interneten erabilera saihesteko kontrola

Txinako Ziberespazio Administrazioak sare sozialetako iritzien gaineko kontrola areagotuko du urritik aurrera. Erabiltzaileek, gainera, beren nortasuna egiaztatu beharko dute sare sozialetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X