Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ultraeskuina Austriatik sartu da

Sebastian Kurz Austriako hurrengo kantzilerra oso eskuinekoa da, ultraeskuinaren oso gertukoa. Bere alderdiak eta muturreko eskuinekoa den Askatasunaren Alderdiak botoen % 60 jaso dituzte.

Gaztea izatea aurrerakoia izatearekin parekatu izan ohi dugu, baina hau ez da beti horrela izaten. Sebastian Kurzek 31 urte ditu, Austriako hurrengo kantzilerra izango da, Europako lehen ministro gazteena, baita kontserbadoreenetako bat ere. Oso eskuinekoa da, hainbeste ezen eskuin muturretik gertu kokatzen da. Kurzek politika oso gogorra defendatzen du immigrazioaren kontra. Bera izan zen duela bi urte, Atzerri gaietarako ministroa zela, Austriaren jarrera defendatu zuena Balkanetako krisi migratzailean. Austriak bere mugak itxi zituen, eta hesiak ere altxa zituen, eta Kurz izan zen operazio haren ideologoa. Bere mitinetan gizarte zerbitzuez aprobetxatzea leporatu die kanpotik etorritakoei eta ziurtatu du Austriako mugak itxita jarraituko dutela. Heinz Christian Strache buru duen eskuin muturrarekin duen diferentzia bakarra Kurzen musulmanen kontrako diskurtsoa Stracherena baino moderatuagoa dela.

Austriarrek eman duten botoa argia izan da. Kurzen Alderdi Popularrak eta Stracheren Askatasunaren Alderdiak jasotako botoak batuta, % 60 eskuratu dute. Austriak, beraz, ez du eskuinera egin, eskuin muturrera baizik. Europa erne zegoen ultraeskuina nondik sartu behar zen, eta Frantziara edota Holandara begira zegoen. Ba hara, Austriatik sartu da. Koalizio gobernua osatu ala ez, muturreko eskuinak lortu du Austriako gizartearen zati handi bati bere ikuspuntua inposatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X