Xi ez da Mao, tematzen den arren
Txinaren historian zein garrantzia izan duten begiratuz gero, ez dago dudarik Xi Jinping eta Mao Zedong inolaz ere ez direla neurrikoak. Eta, hala eta guztiz ere buruzagi historikoaren parera igo du kasik Xi Jinping Txinako Alderdi Komunistak. Hemendik aurrera, Xi Jinpingen pentsamendua Maoren pentsamenduaren ondoan jasoko du Txinako Konstituzioak, derrigorrez ikasi beharko dute Alderdi Komunistako ia 90 milioi militanteek, eta eskoletan ere erakutsi egingo dute.
Eta... zer dio Xi Jinpingen pentsamenduak? Bada Txinan Alderdi Komunistak jarraituko duela agintean, eta beste alderdiei lekurik utzi gabe, Alderdi Komunistak eramango duela Txina munduko lehen potentzia izatera 2040 urterako: lehen potentzia maila guztietan, baita militarrean ere. Eta lehen potentzia sozialista izango dela, gainera: aberastasuna denen artean banatzen jarraituko duena.
Hori dio Xik, baina hori ez du Xi berak ere sinisten. Eta ez du ezer esaten, adibidez, gizarte aldaketari buruz, edota Txinan emakumeak duen presentzia eskasaren aldaketaz. Alderdi Komunistan bertan, militanteen laurdenak baino ez dira emakumezkok; politburoko 25 kideen artean, bi baino ez dira andrazkoak, eta politburo iraunkorrean, benetan agintea duen erakundean, emakume bakar bat ere ez dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.