AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump: 'Texaseko tiroketa egilearen buruko gaitzen ondorioz gertatu da'

Horrela, sarraskiak AEBeko armen legediarekin zerikusirik ez duela ziurtatu du Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak. Zio terrorista, erlijiosoa edo arrazakeria baztertu du Poliziak.
Donald Trump AEBeko presidentea. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBeko presidentea. Argazkia: EFE

Texaseko eliza batean gertatutako tiroketak Ameriketako Estatu Batuetako armen legediarekin zerikusirik ez duela ziurtatu du Donald Trump AEBeko presidenteak, egilearen “buruko gaitzekin” baizik. Trumpen hitzetan, erasotzailea “burutik jota” zegoen.

“Hemen arazoa buruko osasuna da”, erantzun du agintariak, su-armen kontrolaren inguruan galdetu diotenean; izan ere, Trumpek prentsaurrekoa eman du gaur Tokion , Shinzo Abe Japoniako lehen ministroarekin batera.

“Buruko osasun arazo larria da, lehen ikerketen arabera, egilea burutik jota zegoelako”, azaldu du. “Gertakari oso tristea izan da, baina nik horrela ikusten dut”, azpimarratu du Trumpek, CNNk jakitera eman duenez.

Ordu batzuk lehenago, AEBko buruzagiak biktimen senitartekoei doluminak eman dizkie eta Ameriketako Estatu Batuetako herriari batasun mezu bat helarazi nahi izan dio. “Malkoen eta atsekabearen bidez, indartsu gaude”, esan du agintariak.

Zergati erlijioso edo terrorista baztertu du Poliziak

Bestalde, Devin Patrick Kelleyk egindako sarraskian zio terrorista, erlijiosoa edo arrazakeria baztertu du gaur Poliziak. Kelleyk 26 pertsona hil zituen Sutherland Springseko eliza baptista batean. Arrazoi pertsonalek bultzatu zutela uste du Poliziak.

“Arrazakeria edo zergati erlijiosoak baztertzen ditugu; familian arazoak zituela esan dezakegu”, adierazi du Poliziak prentsaurrekoan.

Kelleyk bere buruaz beste egin zuela uste dute agintariek. Hamar zaurituk egoera kritikoan jarraitzen dutela erantsi du Poliziak.

si du Poliziak.

Zure interesekoa izan daiteke

CRANS-MONTANA (Switzerland), 01/01/2026.- People console one another near the Le Constellation bar and lounge where a fire broke out following an explosion in the early hours of New Year's Eve, in Crans-Montana, Switzerland, 01 January 2026. According to the police, several dozen people lost their lives in the fire and around one hundred people were also reported injured. (Suiza) EFE/EPA/JEAN-CHRISTOPHE BOTT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean

"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X