Estatubatuarren buruko osasuna
Azken finean Donald Trumpek arrazoia du esaten duenean Estatu Batuetan armen arazoa buruko gaixotasun arazo bat dela, baina ez berak esaten duen zentzuarekin noski. Buruko gaixotasun arazo bat da, armen erabilera defendatzen duten estatubatuar askoren buruak ez duelako behar bezala lan egiten.
Ez dute ulertzen kausa eta ondorioaren artean dagoen harremana, hain gauza sinple eta garrantzitsua. Ez dute ulertzen Texaseko sarraskiaren egileak fusil bat eskuartean izan beharrean zartagin bat eduki izan balu, ez zukeela 26 pertsonen heriotza eta 50 zauritu eragingo. Ez dute ulertzen armen salmenta libreak zerikusiren bat izango duela bataz beste Estatu Batuetan egunero armen eraginez 95 pertsona hiltzearekin, 34.000 hildako urtean, eta 6 urteko epean 200 mila lagun, Donostiak edo Iruñeak dituen biztanleak adina.
Hala eta guztiz ere, era guztietako armak modu librean saltzea defendatzen segitzen dute eta egiten diren kontrolak, gutxi diren arren horiek ere kendu egin nahi dituzte. Eta ez hori bakarrik, Texaseko sarraskitik bizirik atera diren 2 pertsonak telebista aurreko adierazpenetan esan dute Satanena dela errua, ondo ari zarete entzuten bai!!! Deabruaren errua dela, erasotzailearen jabe egin eta Deabruak berak eraman zuela hilketak egitera.
Argi geratu da bai, buruko gaixotasun kontua dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.