Lotsa
Edozein gatazka, auzi edo eztabaidatan ez da inoiz erabateko arrazorik izaten, lehian diren guztiek izan ohi dute egiaren zati bat, sekula ez baita zuri eta beltzeko egoerarik izaten. Hala eta guztiz ere, zenbaitetan desoreka begibistakoa da, hitzetan jartzen erraza ez bada ere.
Bigarren Mundu Gerraz geroztik nazioarteko harremanak baldintzatu dituen liskar eremua izan da Ekialde Hurbila. Bi estatuak sortu zirenetik borroka eta eztabaida izan dira nagusi, han bertan eta munduan. Biktima zirudiena borrero bihur liteke bat-batean; eskubide ukaezinen jabe zena goizean, zapaltzaile madarikatu bilaka liteke arratsalderako. Azken 70 urtetan mota guztietako jokaerak ikusi ditugu lur zigortu honetan, alde guztiek pairatu dituzte ulertezintasunaren ondorioak, hala ere gaur egun ukaezina da zeintzuk diren irabazleak eta nortzuk galtzaileak. Baten batek esan du inoiz, gaur egungo irabazleek behin galdu izan balute gaur egun itsasoaz harago egongo liratekeela guztiak.
Historia luze honetan batzuek eta besteek jokaera makurrena izan dute, sen basatiena azaleratu dute, etsaiari gizaki izaera ukatu izan diote…Baina ez dago ohitzerik. Jokaera zenbaitek harridura, ondoeza eta lotsa sentiarazten dute. Egun hauetan gertaezina zirudiena, ankerkeriaren irudi izugarrienak erakutsi dizkigute komunikabideek.
Gaza eta Israel bereizi eta banantzen dituen hesian, gurpil erreek eragindako ke beltzaren bi aldetan etsaiak kokatuta azaldu zaizkigu. Alde batekoak ikusten genituen, beste aldean frankotiratzaile ikusezinak. Ez dakigu hesira hurbiltzen zirenek gainditzeko ahalmena eta baliabideak ote zeuzkaten. Burdin hariz, arantzez eta argindarrez osatutako hormaren atzetik tiro hotsak besterik ez ziren entzuten eta aldiro-aldiro gazte bat lurrera zihoan. Egun bakar batean 62 hil dituzte eta 3.000 zauritu. Medikuek diote zauri harrigarriak dituztela, jaurtitako balek ohi baino min handiagoa egiteko prestatuta baileude.
Baina irudi horiek ikaragarriak izanik, ondoren irabazleek adierazitakoak zitalkeria lotsagarrienen historia liburuan idazteko modukoak dira. Estatu Batuek Nazio Batuetan duten enbaxadoreak esan zuen Israelek neurriz jokatu zuela, beste edozein herrialdek ezin izango zuela lasaiago eta bareago aritu horrelako mehatxuaren aurrean. Lehen ministro israeldarrak esan zuen, istiluen aurkako ohiko neurriek ez dutela Gazan balio, tresna hilgarriak erabiltzen ez badituzu ez duzu zereginik. Hiltzea ezinbestekoa izan zaigu. Biek ala biek oso garbi dute erruduna gazteak hesiaren aurka bultzatu zituena dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.