Erdi Aroa
Esan ohi da pertsona bakoitza mundu bat dela, guztiok ezberdinak garela, bai izaeran, baita inguruaz dugun iritziari dagokionean ere. Herriek euren nortasuna, historian jasotako ekarpenei esker, jorratutako bideen arabera eta hartutako erabakien egokitasunean oinarritu izan dute. Hori dela eta, ez daude bi herrialde, ez berdinak, ezta parekatu litezkeenak ere. Gaur egun herrialde batzuk XXI. mendean dira, beste batzuk aldiz zailtasun nabarmenak dituzte XX. gizaldiko baldintza eta ezaugarrietara egoikitzeko. Herri beraren barruan, garai ezberdinetan bizi den jendea ere aurki genezake.
Baina egun hauetan, denboraren mailaketa oro hankaz gora jarri duen gertakizuna bizitzeko aukera izan dugu. Ezkontzeko agiria behar zuen kazetaria, bere kontsuletxera joan zen Istanbul hirian. Atariko kamarek jaso zituzten bere irudiak sartzera zihoala. Atarian geratu zen andregaiari, kazetariak esan zion bi ordu barru azaltzen ez bazen agintariei jakinarazteko. Baina kazetaria ez zen epe horretan irten eta ez da oraindik inon azaldu.
Dirudienez Turkiako zerbitzu sekretuek kamarak eta mikrofonoak zeuzkaten kontsularen egoitza barruan, eta badakite zer gertatu zen. Ankarak egindako filtrazioen arabera, kazetari arabiarra jipoitu eta torturatu egin zuten kontsulatuan sartu eta berehala. Gero, oraindik bizirik zegoela zatitzen hasi ziren, hezurrak mozteko zerra erabilita…
Arabian, 1932an independentzia lortu zutenetik Saud familia da agintean. Erregea da jaun eta jabe, berak agintzen du estatuan, gizartean eta pertsonengan. Inork ezin dio aurre egin. Eta saudi arabiarren portaera eta ekintzak epaitzen dituen legea, sharia da, erlijio islamiarrak fededunen bizitza gidatzeko duen araudia. Saud familiaren azken erregea Salman Bin Abdelaziz da. Honek iaz semea, Mohamed Bin Salman izendatu zuen oinordeko eta defentsa ministro. Gaur egun semea da agintari gorena aitaren gainetik.
Aginte postiuetan azaldu zenetik, printzeak behin eta berriz adierazi du Arabia gaur egungo Mundura ekarri nahi duela. Ekonomia birmoldatu eta petrolioarekiko menpekotasuna gainditu. Gizartean, zaharkituak dauden portaerak eta joerak ezabatu. Mundura ireki, eta batez ere nazioartean Arabiari dagokion lekua eta eragina finkatu. Baina modernitatera iristeko, leize-zuloetako garaietan harremanak arautzen zituzten jokamoldeak erabili ditu. Mendebaldeak behin eta berriz bestaldera begiratu izan du Arabiako gehiegikeria eta basakeriak saihesteko, petrolioa, dirua eta inbertsioak, itxuraz giza eskubideen aurretik daudelako. Orain erabaki beharko du, XXI. mendean, XX.eko tresna eta baliabideak erabilita, XI. gizaldian bizi den printzea onartzeko prest ote dagoen.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.