Merkelek ez du marka hautsiko
Angela Merkelek amore eman du. Alemanian azken aldian izandako hauteskunde emaitzak ikusi ondoren, bere karrera politikoa amaitzen ari dela ulertu du. Kantziler modura bere agintaldia 2021ean bukatu nahi luke, baina ez dago batere garbi lortuko ote duen. Oso ukituta dago "koalizio handiko" gobernua, eta ia ezinezkoa da ordura arte sozialdemokratak eta Bavariako sozial-kristauak Merkelen alboan izatea.
13 urte daramatza boterean Angela Merkelek, eta zaila da, berarik gabeko Alemania edo Europar Batasuna irudikatzea. Zuzeneko hartu-emana izan du zazpi presidente edo edo lehen ministrorekin: lau frantziar, lau britainiar eta hiru espainiar. Denak joan dira, bera hor geratu den bitartean. Betiko izango zela ematen zuen.
Bere etorkizuna, ordea, 2015eko udan okertu zen, milaka iristen ziren errefuxiatuei ateak irekitzea erabaki zuenean. Bere alderdiko, Batasun Kristau Demokratako, askok ez zuten ulertu, eta mugak erabat ixtearen aldeko den Alemaniako Alternatiba alderdira igarotzea erabaki zuten. Helmut Kohlek agintean eman zituen 16 urteak gainditzeko asmoa zuen Merkelek, baina ez du marka hautsiko.
Albiste gehiago mundua
Ipar Irlandako Kneecap taldeko raperoek Kobetamendiko musikazaleen arreta bereganatu dute
Belfasteko taldea Bilbao BBK Live jaialdiko karteleko izen handietako bat izan da. Irlandera erabiltzeaz gain, arazorik gabe hitz egiten dute politikaz eta gizarte arazoez, eta agertokiaren gainean jaia pizten iaioak dira.
PKK gerrilla kurduak Irak iparraldean hasi du bere desarmea
Ekitaldian, gerrillako 15 gizon eta 15 emakume izan dira, Bese Hozat PKK-ko buruzagi gorenetako bat tartean. Gerrillako kideek metalezko ontzi handi batean erre dituzte euren armak.
PKK gerrilla kurduak armagabetzea hasi du Irakeko iparraldean
Maiatzean iragarri zuen armak alde batera uzteko borondatea, Abdullah Ocalan buruzagi espetxeratuak, gutun baten bidez, 1984an hasitako borroka armatua amaitzeko eskatu ostean.
Su-etena egun gutxitan lortzea espero du Netanyahuk
“Bahitu guztiak atera nahi” dituela esan du Israelgo lehen ministroak. Sarraskia "bihar amaitu liteke, gaur Hamasek armak uzten baditu”, gaineratu du.
Zelenskik bere aliatuen 10.000 milioi baino gehiago lortu ditu "gatazka amaitu ondoren Ukraina berreraikitzeko"
Ukraina Berreraikitzeko IV. Biltzarrak ia 5.000 parte-hartzaile bildu ditu Erroman. Errusiak "zinikotzat eta gezurtitzat" jo ditu bildutako estatuak eta erakundeak.
Brasilen eta AEBren arteko krisi diplomatikoa areagotu egin da, Trumpek % 50eko muga-zergak ezarriko dituela iragarri berritan
Jair Bolsonaro Brasilgo estatuburu ohi eta presidente estatubatuarraren kontra Gorte Gorenean egingo duten epaiketa da azken gatazka honen abiapuntua. 2022ko hauteskundeak galdu ostean, Lula da Silvaren aurkako estatu-kolpe saiakera egitea leporatuta epaituko dute.
Hamas hamar gatibu askatzeko prest agertu da, eta Israelgo Armada Gazatik ateratzea eskatu du berriro
Palestinako erresistentziak "orain arteko funtsezko gaietan negoziazioen zailtasuna" azpimarratu du, "Israelen irmokeria dela eta".
Marseillako aireportua itxi eta hiriaren iparraldea eta hainbat herri konfinatu dituzte, suaren ondorioz
Haize zakarrak, 30 gradutik gorako tenperaturek eta landarediaren lehortasunak, joan den asteko bero-bolada areagotuta, asko zailtzen ari da suhiltzaileen lana.
Netanyahuk Trump proposatu du 2025eko Bakearen Nobel Saria jasotzeko hautagai gisa
Hirugarren aldiz proposatu dute Trump Bakearen Nobel Saria jasotzeko. Lehenengoan, joan den ekainaren 21ean, Pakistango Gobernuak aurkeztu zuen, eta hiru egun geroago Buddy Carter kongresista errepublikanoak beste izendapen gutun bat bidali zuen Oslora.
Israelek Gazako biztanle guztiak Rafahko hondakinetan biltzeko asmoa du; bi milioi pertsona baino gehiago
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak iragarri duenez, "eremu humanitario berri horretan" Mawasiko kostaldean nekez bizi diren 600.000 palestinar inguru pilatuko dituzte.