Txinoak
Izenburua irakurtzerakoan irudi bat baino gehiago etor litzaizkiguke burura, hitzak esanahi ezberdinak dituelako, eta gehienoi lehendabizi datorkiguna ez da zuzena. Eta badirudi horixe gertatzen zaigula guztioi, Txina zer den edo txinatarrek zer egiten duten azaltzen saiatzerakoan.
Txina eta Estatu Batuen artean sortutako Merkataritza Gerra dela eta, Pekingo agintariei leporatu zaie nazioarteko harremanak arautzen dituzten legeak ez betetzea, beraiek diote ez dutela arau bakarra urratu, baina Txinako ekonomia estatuak zuzentzen du, enpresa publikoek eta estatuaren diruak ezartzen dituzte lehentasunak.
Klima aldaketari aurre egiteko ahaleginen aitzindari gisa azaldu da Txina, Katowicen egindako batzarrean. Beraiek egin dituzte inbertsio handienak energia berriztagarrietan, baina Txina da gehien kutsatzen duen herrialdea da, eta urtetan hala izango da, birmoldaketa sakon eta zorrotza egin beharko duelako.
Europar Batasunak beste herrialde batzuekiko inbertsioak eta hartu-eman ekonomikoak bideratzeko baldintza zehatzak jarri izan ditu, giza eskubideen errespetua nagusia, baina Txinaren kasuan sekula aipatzen ez den gaia da. Europar Batasuneko milaka eta milaka enpresak egin ditu inbertsioak han, bertako produktuak mugarik gabe saltzen dituzte Europan. Inbertitzaile txinatarrek ehunka enpresa erosi dute Europan, baina hitzarmenak sinatzerakoan edo agintarien arteko batzarretan ez da inoiz aipatzen giza eskubideen urraketa, preso politikoak, disidenteen kontrako zigorrak, eta batez ere demokrazia eza. Beste zenbait herrialdetan ohikoak dira salaketak, baina itxuraz oharpenaren indarra herriaren neurriari eta ahalmenari zuzenean lotuta dago.
Deng Xiaoping pragmatismoaren eredu eta irudi bihurtu zen katuena esan zuenean."Katua beltza ala zuria den ez du axola, garrantzitsua saguak harrapatzea da".Handik aurrera Txinak egitura eta arlo guztiak garatu ditu, nekazaritza, industria ,teknologia eta defentsa. Kontraesanez betetako proiektuak muga eta oztopo handienak gainditu ditu, Txina munduko potentzia bihurtu da arlo guztietan, eta esan genezake azken hamarkadetan ekonomiaren eragile nagusia izan dela, berari esker leku askotan krisiak ez du min handiagoa egin. Baina Txinan pragmatismo horren ondorioz agian beraien oinarrizko betebeharrak ez dituzte konplitu. Egia da txinatar askoren bizimodua hobetu dela eta asko izan direla pobreziatik irten direnak, baina oraindik pobreak miloi asko dira eta aberatsak beste inon baino gehiago ugaritu eta aberastu dira. Herritarrei erosteko ahalmena eman zaie, baina adierazteko eta erabakitzeko eskumena ukatu.
Txinara begiratzen dugunean,gaur egungoen arbaso izan zen Konfuziok ziona gertatzen zaigula dirudi, "jakintsuak ilargia erakusten digunean,ergela adi,adi hatzari begira geratzen da".
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.