Hasiera eta amaiera
Hasiera guztiek amaiera dakarte derrigorrez. ez baitago betiereko ezer. Bukaera orok aldiz ziurgabetasuna sortzen du, ez dakigu beste sorreraren bat izango ote den. Gizakiok hala ere benetako zaletasuna dugu denborari mugak jartzeko, inguruan gertatzen denari erantzuna emateko beharra izan liteke,agian gure iraungipenaren aitortza besterik ez. Baina ezinbestekoa zaigu hasten den horren iraupena zenbatekoa den, noiz agortu edo aienatuko den jakitea.
Urte sasoi honetan, amaitzear den aroari gain-begirada ematea benetako ohitura bihurtu zaigu, gure berezko amaiera udarak adierazi arren, eta iraila izan gure bizitza antolaketan hasieraren seinale. Esan ohi da gizakiok jainkoak asmatu genituela bukaeraz jabetu ginenean, heriotzaz ohartu ginelako. Harrezkero ahitutakoak sorrera eskatzen digu nahitaez, debekatuta dugu azken mugaraino iritsi garela onartzea. Horregatik agian, iraganaren azterketa egin bezain azkar datorrena iragartzen saiatzen gara, asmakizun hutsa izango dela jakin arren.
Kontraesanez betetako urtea dihoakigu eta egutegiaren lehen orrialdean azaltzen zaigunak ez digu apenas ezer konponduko. Aurten emakumeen aldarrikapenak inoiz baino indartsuago sumatu eta entzun ditugu. 'Me too' izeneko mugimenduak bazter guztietan izan du oihartzuna. Elkartasun oihuak eta aldaketarako aginduak mundu osora zabaldu dira. Aldi berean "gizon indartsuak", ar nagusiaren adierazleak dira jaun eta jabe,beraiek agintzen dute,beraiek hartzen dituzte erabakiak. Eta aginte postuetan dauden emakumeen irudia eta indarra asko ahuldu da.
Teknologiari esker pertsonak eta herriak elkartzeko aukerak inoiz baino handiagoak dira,baina zatiketa eta bakardadea arazo larrienak bihurtu zaizkigu. Estatu eta gobernuen artean oinarrizko adostasuna lortzeko zailtasunak handiak dira, baita hil ala biziko arazoetan ere. Klima aldaketari eman beharreko erantzuna finkatzerako orduan oso berandu gabiltzala diote adituek,baina gure agintariek, hemen ere uste dute amaierak hasiera dakarrela halabeharrez. Egun osoa baten baterekin harremanetan gaudela uste dugun arren,gero eta aukera gehiago ematen omen dizkiguten telefono adimendunek,bakardadea areagotu egin dute.Kablerik gabeko konexio horren beste aldean daudenek ezin dutelako asetu oinarrizko adiskidetasunaren beharrak.
Munduak jiraka segiko du gutariko batzuk jaitsi beharrean izango bagara ere. Baina amaitzear den sasoi honek, eta datorren ustezko berriak ez digute berez ezer konponduko. Denbora, jakinkoak bezalaxe gizakiok asmatu genuelako, eta haien modura ez digulako soluzio biderik eskainiko, gure bizitza bere aginduetara antolatu arren.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.
Europa indartzeko eta AEBrekiko harremana bideratzeko deia egin du Merzek, potentzia handien garaian
Alemaniako kantzilerrak europarren aldeko deia egin du Municheko Segurtasun Konferentziaren (MSC) irekiera ekitaldian. 120 herrialdetako 200 estatuburu, gobernuburu eta ministro biltzen ditu hitzordu garrantzitsu horrek.