Vietnam
Historian zehar gutxi izango dira gerrari Vietnam bezain lotuak dauden herrialdeak. 95 miloi biztanle izan eta gaur egun Asiako jarduera ekonomiko biziena izan arren, hitza entzuten dugunean irudi bakarra datorkigu burura, Mendebaldeko belaunaldi oso baten bizitza eta pentsaera baldintzatu zuen gerra.
Orain dela 44 urte amaitu zen gerra honetako datuak, ezagutu eta egiaztatutakoak behinik behin, beldurgarriak dira. Hildakoak 3 milioitik gora izan ziren, gehienak zibil vietnamdarrak. Herrialdea txikituta geratu zen, azpiegitura deseginda, urak eta lurrak kutsatuta. Baina galtzaileak estatubatuarrak izan ziren, soldadutza egiteko adinean zeuden 58.000 gazte hil zituzten eta 150.000 zauritu.Gerrak iraun zuen garaian 3 milioitik gora gazte estatubatuarrek egin zuten zerbitzua Vietnamen, itzultzerakoan ez zituzten heroi gisa hartu, hondamendiaren erantzukizuna leporatu zien, ustez bere balore preziatuenak babestera bidali zituen gizarteak.
Vietnamgo gatazka, Gerra Hotzaren erdian gertatu zen eta potentzien arteko zeharkako borroka horrek zuzenean eragindakoa izan zela esan genezake. Bi gizarte eredu omen zeuden jokoan, komunista eta kapitalista. Banatzailea eta berdintzailea bata, askatasuna eta gizabanakoaren burujabetza aldarrikatzen zituena bestea. Gero borroka lekuetako lokatzaren artean zaila izan arren batzuk eta besteak bereiztea.
Vietnamek, Europa eta Estatu Batuetako gazteei tresna berriak eman zizkien boteretsuen aurka eta gerrazaleen kontra altxatzeko, gizarte orekatuagoak eta adeitsuagoak errebindikatzeko, izugarrikerien aurka zegoen gizaki berria irudikatzeko… Eta gerra amaitu zen. Eta txikiak erraldoia menderatu zuen. Eta vietnamdarrek euren buruaren jabe izanik amestutako gizartea eraikitzen hasi ziren…
Alderdi Komunista izan da harrezkero herriaren gidari, ekonomia vietnamdarra Asiako biziena eta dinamikoena da gaur egun, besteak beste, urtero maila oneko 60.000 ingeniari ateratzen direlako bertako unibertsitateetatik. Estatu Batuetan Vietnam amesgaizto guztien eragile da, Afganistanen eta Iraken berpiztutako mamua. Milaka asko dira aspaldiko gerrak utzitako zama astuna ezin eraman bizi diren beteranoak. Vietnamen, berriz, biztanleen hiru herenak ez zuen hura bizi, gazteek Estatu Batuak dituzte amets eta eredu, baina estatuak jartzen dizkien eragozpenek eta oztopoek, ezinezkoa egiten diete gizabanako gisa nahi bezala garatzea. Vietnamgo gazteen zati handi batek dio ahal balute Estatu Batuetara joango liratekeela lan egin eta bizitzera.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.