Eragozpenak
Itxuraz, ez du horrenbeste axola bideak nora eramango gaituen, garrantzitsuena bide hori jorratzeko dugun eskubidea omen da. Hori gertatu da, esate baterako, erreferenduma mahai gainean jartzen denean; badirudi, balio duen bakarra eta demokratikoena egitea dela, kontutan hartu gabe nola iritsi gaitezkeen erreferendum horretara, eta erabakia hartu ondoren nola gauzatuko dugun erdietsitakoa.
Demokraziak ez ditu arau jakinak eta ezinbestekoak, herritarren borondatea eta erabakitzeko duten eskubidea modu askotan bidera liteke. Eta tresna bera egoera batzuetan arazoak konpontzeko baliabide egokia izan liteke eta beste batzuetan buruhauste handien eragile.
Alde guztien arteko oinarrizko akordioen bidez antolatutako erreferendumak ez aurrera ez atzera dagoen korapiloa aska lezake. Baina, brexit-aren kasuan egiaztatu ahal izan dugunez, adostutako erreferendumak eragozpen handiagoak sor litzake konponduko lituzkeenak baino.
Erabakia hartu ondoren irabazleek galtzaileekin hitzartu behar dute aurrerantzean egin beharrekoa, gero kanpokoekiko hitzarmenak negoziatu beharko dituzte. Bozketa egin aurretik erabakiak dituen ondorioak garbi eta zehatz adierazten ez badira ustekabekoak datoz, damua eta iruzur salaketak.
Erresuma Batuak Europar Batasunarekin sinatuta dituen akordioak, hartuta dituen konpromisoak eta bete behar dituen obligazioak hain sendoak eta konplexuak dira, erabat bereizi arteko ahaleginak garbaitzera eraman gaitzakeela. Gainera, behin betiko emaitza espero genuena baino askoz okerragoa izan liteke ez baitago irabazleen esku bakarrik.
Erreferendumek etorkizuna erabat baldintzatzeko erabakiak hartzerako badira, prestaketa lan handia eskatzen dute. Lehendabizi, alde guztien arteko adostasuna lortzeko; ondoren, erabakia bat edo beste izan, ekarriko duena ondo zehaztuta uzteko.
Botoa ematen duenak garbi jakin behar du zer egiten ari den eta egiten duen horrek nola baldintzatuko duen bere etorkizuna. Eta hori horrela egiten ez bada, erreferenduma tresna demokratikoa izan beharrean, bazterrak nahastu eta zatiketa sortzeko erreminta politiko burugabea bihur liteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.