Statu Quo
Aljerian gazteak berriro kalera irten dira agintariei adierazteko gogait eginda daudela, aldaketa nahi dutela eta beraiek ere etorkizuna merezi dutela. Betiko agintariek erantzun diete prest daudela aldarrikapenak entzun eta bideratzeko, baina denbora behar dutela eta denbora hori hartuko dutela.
Aljeriak 1962an Frantziarengandik independentzia lortu zuen gerra luze eta basatiaren ondoren. Askatasunerako Fronteak zuzendu zuen altxamendua eta beraiek jabetu ziren garaipenaz. Aljerian harrezkero gertatutakoa ondo kokatzeko gertakizun bakoitzaren une historikoa kontutan hartu beharra dago. Iraultza eta deskolonizazio garaia, Gerra Hotza, herrialde sozialisten erorketa, erakunde islamiarren suspertze eta hedatze garaia, gerra zibil izugarria, globalizazioa… Sasoi bakoitzak bere ezaugarriak ditu, barne eta kanpoko eragileak ezberdinak eta aldakorrak direlako. Ukroniak alferrikakoak dira, egungo irizpideek eta baloreek ez dutelako balio iragana aztertu eta epaitzeko.
Aljerian, hala ere, historiaren borobiltasuna egiaztatu dute behin eta berriz herritarrek. Askatasunerako Fronteak erregaien mozkin oparoak erabili zituen, lehendabizi estatua eraikitzeko, gero herritarren premiazko beharrei erantzuteko. Baina erakunde bera agintean luzatu ahala, oligarkia sortu zen, ustelkeria zabaldu eta gobernari eta herritarren arteko aldea neurri gabe zabaldu. Aldaketak goian egin dituzte beti, estatu kolpeen bidez normalean edo talde bat beste baten ordez ezarriz. Eta aldiro-aldiro jendea kalera irten da han dagoela adierazteko, beraiek ere eskubidea badutela aberastasun horien zatitxo bat eskuratzeko. Gehienetan erantzun bertsua jaso dute, ukazioa eta errepresioa.
Ez da diktadura gogorrena, adierazpen askatasuna badute, mugatua bada ere. Hauteskundeak egiten dituzte, baina gehienetan aldez aurretik jakina da irabazlearen izena. Joan zen mendeko 80ko hamarkadaren amaieran Chadli Benjedid presidenteak gizartea eta politika demokratizatzeko ahalegina egin zuen, alderdi-aniztasuna onartu zuen eta Aljerian,, lehen aldiz botoa eman aurretik inork ez zekien zeinek irabaziko zuen. Eta ahalegin hura hondamendiaren ataria bihurtu zen. Islamiarrek irabazi zituzten hauteskundeak, Armadak Benjedid kendu eta baliorik gabe utzi zituen eta Afrikako herrialde zabalenak, ondorengo sarraski eta basakeria guztien aitzindari izan zen gatazka ezagutu zuen. Gerrillariek eta Armadak muga guztiak gainditu zituzten, eskubide guztiak urratu. Eta hemen ere Armada izan zen garaile.
Berriro ere garaipenean sendotuta Askatasunerako Fronteak, Armadak eta zerbitzu sekretuek erabaki eta antolatu zuten egin beharrekoa. Aljeriak beti izan du gizarte oso gaztea, gaur egun 30 urte bete ez dituztenak % 70 dira, baina itxuraz agintzeko edo zerbait izateko 60 urte izatea ezinbestekoa da. Berriro kalera irten diren gazteek ostera aldaketa eta demokrazia aldarrikatu dute eta aginteak atzera agindu diete aztertu eta erantzungo dietela.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.