Arduratzeko modukoa
Esan ohi da boteretsuenak zerbaitengatik arduratzen badira kezkatzeko ordua iritsi dela. Urtetan, ekologia zoro zentzugabe gutxi batzuen buruhaustea izan zen, esaten eta salatzen zutena irribarrez hartzen genuen, umeei arrazoia ematen zaien moduan hura serioa zela onartzen genien. Baina halako batean, munduko ahaltsuenek ohartarazi gintuzten arriskuan ginela, zoro haiek ziotena egia zela.
Gero ikusi genuen kapitalismoaren aitzindari den herrian, doktrina horren arauak hautsi eta ezinbestekoak omen ziren legeak saihesten. Orduan konturatu ginen krisia benetan larria zela. Orain Europar Batasuneko arduradun gorenek esan digute Elkartearen oinarri demokratikoak usteltzen hasi direla, zenbait herrialdetan gobernuak eskubideak zapaltzen ari omen direla. Etorkinekiko jarrera erabat onartezina dela gero eta leku gehiagotan. Juduen eta musulmanen aurkako gorroto portaerak ugaritzen ari direla…
Horrelako salaketak beti izan dira, baina baliteke oraingo honetan beste ezaugarri batzuk izatea. Gero eta ohikoagoa da buru politikoen ahotan edo iritzi emaile zenbaiten idatzietan entzun edo irakurtzea, iritzi batzuk izan edo adieraztegatik ez dugula gure burua gutxietsi behar. Ideia guztiak, baita uste bitxienak ere, errespetagarriak direla eta ez dugula lotsatu behar. Politiko ezjakinenek harro erakusten dituzte gabezia guztiak, borondate hutsa nahikoa bailitzan helburuak lortzeko. Eta itxuraz, jende askok lotsa galdu du, beldurrik gabe azaltzen ditu orain dela gutxi arte onartezinak izan diren aburu eta jokaerak. Beste zenbaitek, berriz, buruan duena ezkutatu arren, sare sozialen bidez helarazten du, edo botoaren bidez, nori kalte egingo dion garrantzitsuagoa izanik, eraiki lezakeen hautabidea baino.
Aldaketa asko, baita sakonenak ere, sarri antzeman gabe gertatzen dira. Egunerokotasunean ez da ezer aldatzen, kaleak, etxeak, urrutiko pertsonak eta gertukoak betiko lekuan daude, baina ezer ez da berdin. Gehienok pentsatzen dugu gizarteak bere kasa eraiki eta antolatzen direla, askatasuna, demokrazia, eskubideak, ongizatea berezko dohainak direla, beti hor izan direla eta betiko egongo direla… Agintariak, boteretsuenak, ahaltsuak kezkatuta dabiltza, urtetan lortutako orekak hausteko arriskuan dira eta ondoren zer etor liteken inork ez daki. Ziur aski batzuek besteek baino gehiago izango dute galtzeko, baina zalantzarik gabe "konplexurik gabe" jokatzeko esaten diguten horiek eskaintzen dutenak ez du duguna hobetuko, eta deskuidatzen bagara, ditugun ardurak hartzen ez baditugu, betirako uste genuena esku artean hauts bihurtu dakiguke.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.