HAUTESKUNDEAK TURKIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erdoganek bere alderdiaren porrota onartu du Ankaran, ez, ordea, Istanbulen

Igandean Turkian egindako udal hauteskundeetan, ez dago argi Istanbul hirian nork irabazi duen. Berdinketa aurreikusten da Erdoganen AKP eta CHP alderdi sozialdemokrataren artean.
Ekrem Imamoglu CHP alderdi sozialdemokrataren Istanbulerako alkategaia
Ekrem Imamoglu CHP alderdi sozialdemokrataren Istanbulerako alkategaia. Argazkia: EFE

Atzo Turkian egindako udal hauteskundeetan, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen AKP alderdi islamistak Ankara hiriburuko alkatetza galdu zuen. Istanbul hirian, ostera, ez dago argi nork irabazi duen. Izan ere, berdinketa aurreikusten da AKPren eta CHP alderdi sozialdemokrataren artean. 

Erdoganek bere alderdiaren porrota onartu du Ankaran. Hala ere, ez du Instanbulgo emaitzen berri eman.

Turkiako Anadolu albiste agentziaren arabera, Mansur Yavas alkategai sozialdemokratak irabazi du Ankara hiruburuan, AKP alderdiko hautagaiari % 3ko aldea aterata. Yavasek garaipena aldarrikatu du.

Herrialdeko hiri handiena den Istanbulen, ordea, ziurgabetasuna da nagusi. Anadolu agentziak botoen % 98,5 zenbatuta zabaldutako informazioaren arabera, Binali Yildirim AKPko alkategaiak 4.400 boto eskaseko aldea ateratzen zion hautagai sozialdemokratari.

Yildrimek bere burua irabazle gisa aitortu du. Ekrem Imamoglu CHPko hautagaiak keinu hori kritikatu du eta, gero, irabazi egin duela badakiela esan du.



 


Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X