Erdogani kolpea Turkiako udal hauteskundeetan
Turkiako udal hauteskundeen emaitzak kolpea izan dira Erdogan presidentearentzat. Berak inor baino hobeto daki hauteskunde horien garrantzia: Ibilbide politikoa Istanbulgo alkate gisa hasi zuen 1994 eta 1998 artean. Kargu horretan egin zen ezagun herrialde osoan, AKP alderdia sortu zuen (Justiziaren eta Garapenaren alderdia) eta epe laburrean, 2003an, presidente bihurtu zen. AKP alderdiak Istanbulgo alkatetzak ihes egin diezaioke, oraindik ez baitago irabazle argirik, eta Ankara galdu du, duela 25 urtetik kontrolatzen zuen hiria. Oposizioak Esmirnari eutsi dio, eta beste hainbat hiri garrantzitsu ere lortu ditu, Adana eta Antalya, esaterako.
Hori bai, Erdoganen alderdia da herrialde osoa kontuan hartuta boto gehien eskuratu duena. Gero eta nabariagoa da Turkia hiritarraren eta landa girokoaren artean dagoen muga. Herrietan Erdoganen AKP da jaun eta jabe. Hirietan, oposizioak indar gehiago du, eta horrek ekarri du AKP alderdia 12 hiri nagusietatik bost soilik kontrolatzera. Udal hauteskunde hauek erakutsi dute Erdoganen oposizioak, bereziki Herriaren Alderdi Errepublikanoak, baduela oraindik zer esanik.
Zure interesekoa izan daiteke
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz