Heriotza
Gizakiok sekula hil beharko ez bagenu legez bizi gara. Heriotza erabat ezabatu dugu gure bizitzatik, gure pentsamendu eta irudietatik. Eta ziur aski hala behar du, ukaezina den amaierak sortutako nahigabeak eta larritasunak ez liguketelako bizitzen utziko.
Guztion etorkizunak ezerezean azken muga duela ohartu ginenetik, ahalik eta gehien atzeratzeko ahaleginetan ari gara, eta luzapen horrek herioarekin aurrez aurre jarri gaitu. Garai batean pentsaezina zen aukera derrigorrezkoa bihurtzen ari da gero eta sarriago, bizia luzatzea zentzugabeko oinaze jasanezina bihurtzen delako. Gero eta gehiago bizi gara, baina amaierako urteak penagarriak dira jende askorentzat, zahartzaroa beti zailak eta gehienetan okerrak diren aukeren arteko lehia nekagarria bihurtzen da.
Eutanasiak "heriotza gozoa" esan nahi omen du, "heriotza ona". Baina ez dago heriotza egokirik, eufemismo aringarriak erabili behar izaten ditugu eramanezina den egoerari amaiera emateko. Bizi itxaropena luzatu ahala, ugariagoak dira biharamuna amesgaizto beldurgarritzat duten gizakiak. Eutanasia eskubide gisa aldarrikatzen denean, ez gara parez pare jar daitezkeen aukerei buruz ari, kontua ez baita bizi luze eta oparoa ala heriotza; beti mingarria den amaiera eta luzapen beldurgarriaren artekoa baizik.
Auzi honi buruzko eztabaida eta erabakiak ez dira batere errazak, itzulera gabeko deliberamendua baita, eta gehienetan oso hurbilekoak diren pertsonekiko hartu beharrekoak. Erlijioak,bakoitzaren pentsaerak, moralak, aurreiritziek… garrantzia handia dute norberaren irizpidea finkatzerako orduan, baina zenbait herrialdek zentzuzko erantzuna eman diote, gero eta leku gehiagotan lehen mailako eztabaidagai bihurtu denari. Eutanasia borondatezkoa izan daiteke, beste baten errukiak eragindakoa azkenetan dagoenak erabakitzeko ahalmenik ez duenean, zuzenekoa eta zeharkakoa. Modu egokiena Suitzakoa litzateke, hiltzea erabaki duen pertsonaren esku baliabide guztiak jarri eta azken pausoa, pilula irentsi edo injekzioari sakatu gaixoaren esku utzi, horrek esan nahi baitu bere borondatez eta zer egin behar duen jakinda eman duela pausoa. Askoz zailagoa da erabakitzeko ahalmena galdu duten pertsonekiko erabakia, arriskuak dituelako eta zer egingo zukeen asmatzea ezinezkoa delako.
Legeak egin eta onartzeko zailtasunak begibistakoak direla aitortuta, inori ezin zaio ukatu sufrimenduari amaiera emateko eskubidea. Eta tratamendu aringarria ez da nahiko, oinazea ez delako sekula fisikoa bakarrik izaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.