Sozialdemokratak nagusi Finlandian, eskuin muturrari ozta-ozta irabazita
Alderdi Sozialdemokratak (SDP) irabazi ditu hauteskunde legegileak Finlandian, botoen % 17,7 jasota. Hala ere, bi hamarreneko aldea soilik atera dio ultraeskuinari. Zantzu guztien arabera, Parlamentua oso zatituta geratuko da, lehenengo aldiz ez baita alderdirik iritsi % 20ko babesera.
SDPren atzetik geratu da eskuin muturreko Finlandiarren Alderdia, lehen Benetako Finlandiarrak zena, botoen % 17,5 jasota, botoen % 100 zenbatu dituztenean. Hala, lehenak 40 diputatu izango ditu, bigarrenak baino bat gehiago.
Hirugarren geratu da Koalizio Nazionalaren Alderdia (NCP) kontserbadorea, botoen % 17rekin (38 eserleku), eta laugarren Juha Sipila orain arte lehen ministro izan denaren Finlandiako Zentroko Alderdia (botoen % 13,8 eta 31 eserleku).
Berdeek botoen % 11,5 (20 eserleku) eskuratu dituzte, Ezkerreko Aliantza (botoen % 8,2 eta 16 eserleku), Finlandiako Alderdi Popular Suediarra (botoen % 4,5 eta 9 eserleku) eta Alderdi Kristau-Demokrataren aurretik (botoen % 3,9 eta 5 eserleku). Gainerako bi eserlekuak beste bi hautagaik eskuratu dituzte.
Horrela, ezkerreko alderdiek 76 diputatu izango dituzte, eta zentro-ezkerrekoek, ostera, 107. Guztira, 200 diputatuk osatzen dute Parlamentua.
Parte-hartzea % 72koa izan da.
Datu horiekin, Parlamentua oso zatitua geratuko da, eta itunak beharko dituzte gobernu egonkorra izateko. Horren harira, Sanna Marin sozialdemokraten 'bigarrena'k baztertu egin du eskuin muturrarekin itunik egitea. "Zaila da niretzat SDP eta Finlandiarren Alderdia gobernuan elkarrekin ikustea. Alderdi kontserbadore eskuindarra da", azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.