Ardura eta erantzukizuna
Aste hau "Txertoen Astea" izan dugu. Osasunaren Mundu Erakundeak eta Europar Batasunak behin eta berriz zabaldutako mezua helarazi nahi izan dute berriro ere. Txertoak direla osasun publikoan emandako aurrera pauso garrantzitsuena. Txertoei esker,mendetan milioika pertsona hil dituzten gaitzak menderatu ditugula,bizimodua hobetzeko tresna ezinbestekoa direla eta batez ere,inongo zalantzarik gabe,egiaztatutako benetako lorpena dela.
Baina XVIII. mendean lehen txertoak lortu zirenetik etsai eta aurkari gogorrak izan dituzte.Lehendabizi erlijioetako buruak eta aholkulariak,hauen iritziz gaitzak eta gaixotasunak Jainkoak bidaltzen ditu bekatuak zigortzeko, horri aurre egitea Deabruaren alde lan egitea litzateke. Beste batzuek diote ez direla eraginkorrak eta ondorio kaltegarriak izan litzaketela. Bada gizabanakoaren askatasuna aldarrikatzen duena bere seme-alabak ez txertatzeko. Farmazia multinazionalek duten mauka onartezina direla uste dutenak… Eta lotsagarriena ziur aski, besteak txertatuta badaude inongo beldurrik ez luketela izan behar diotenak,txertatu badira ez luketelako arriskurik izan behar.
Auzi honetan Nazio Batuek, Osasunaren Mundu Erakundearen bidez, Europar Batasunak, ikerlariek, adituek eta babesteko behar gehien duten haurrengandik gertuen dauden pediatrek garbi adierazi dute zergatik jarri behar dugun txertoa, zeintzuk diren onurak eta lorpenak. Baina zoritxarrez asko dira oraindik,eta ez ezjakinenak, aurka azaltzen direnak eta hainbeste kostatako oreka arriskuan jartzen dutenak, menderatutako gaitzak ez direlako desagertu.
Erlijioa aipatzen duenari ezer gutxi esan dakioke, bakarrik hemen ere legea eta ongizate orokorra fedearen gainetik daudela. Eraginkorrak ez direla edo gaitzak eragiten dituztela uste dutenei, datuak aztertu ditzatela esan dakieke bakarrik, gezur hutsa delako. Askatasuna, eskubideak, bakoitzaren hautamena dela azpimarratzen dutenei, gogoratu beharko genieke taldean, besteekiko etengabeko harremanetan bizi garela, eta horrelako erabaki batek besteengan zuzeneko eragina duela. Gauza bera txertatutakoek ez luketela inongo beldurrik izan behar azpimarratzen dutenei. Azken hauek mereziko lukete gaitzespen bortitzena. Beraientzat, euren seme-alabentzat nahi ez dutena beste batzuk egin dezatela eskatzen dutelako eta ahazten dute guztiok ezin ditugula txertoak jarri, haurdun dauden emakumeek, gaitzen bat izan edo defentsarik gabe dauden haurrek esate baterako. Txertatu gabeko haur horiek arrisku larrian jar litzakete beste pertsona hauek. Eta multinazionalak aipatzen dituztenei, txertoak ekoizten dituzten enpresak, gaitzei aurre egiteko botikak eta tresneria egiten dituzten berberak direla, eta hauentzako izurritea txertoa baino askoz onuragarriagoa izango litzatekeela.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.