Zuri edo beltz
Bigarren Mundu Gerran, Hegoafrikak aliatuen taldean egin zuen borroka, nazismoaren aurka, gizateriaren balioak eta eskubideak babesteko. Gatazka amaitu eta berehala, 1948an bertako zuriek Apartheid izeneko sistema arrazista eraiki eta arautu zuten. Gizakiak inoiz ezagutu duen gerra basati eta ikaragarrienean, aliatuek ustez defendatu zituzten oinarri etikoak mespretxiatu eta gutxiesten dituen sistema da Apartheid deitutakoa. Pertsonak azalaren kolorearen arabera bereiztu eta sailkatzen ditu legez.
Zurien auzo, ospital, eskola, taberna eta aretoetan ezin zuten koloredunak sartu. Ezin zuten soldata bera izan, arrazen arteko sexu harremanak debekatuta zeuden, beltzak animalien parean zeuden gizarte mailaketan, beltzarak eta jatorri asiarrekoen azpian. Hegoafrikako gizarte antolaketa honek eta eusten zion legediak ez zeukaten bakarrik arrazoi ideologikoak edo politikoak, eragile ekonomikoa begibistakoa da, beltza eskubiderik gabeko langile merkea bihurtu zutelako, nekazaritzan, mehagintzan eta industrian irabaziak biderkatzeko tresna egokia izan zen urtetan Hegoafrikako gehiengo beltza.
Mendebaldeak, eta batez ere Europak egoera honen aurrean izan zuen jokaerak azterketa sakonagoa mereziko luke. Gerra Hotza amaitu zenean, Hegoafrikako zuri zentzudunenek eta beltz kementsuenek egoera iraultzeko adorea izan zuten. Nelson Mandelari buruz esan beharreko guztia esanda dago, ez zuen mendekurik onartu eta erakutsi zigun iraganean aztarrika ibiltzeak gorrotoa eta oinazea besterik ez dituela ernaltzen eta gehienetan ez duela ezer konpontzen. Baina Mandelarekin batera agintera iritsi zirenek, eta batez ere bere oinordeko politikoek ez dute jakin edo ez dute nahi izan, herritarren behar eta aldarrikapenak antzeman eta asetzen.
Mandelaren ondoren presidente izan zen Thabo Mbekik behin baino gehiagotan aitortu zuen ez zutela asmatu herrialde justu eta demokratikoa eraikitzen, aberastasuna banatzen eta urtetan zapalduta egondako gizon eta emakume beltzen duintasuna berreskuratzen. Hegoafrika gaur egun herrialde oso aberatsa da, Afrikako biztanleen %7 izanik, kontinente osoaren aberastasunaren %25 sortzen dute bertan, baina era berean Munduko herrialde desorekatuena da aberastasun horren banaketari dagokionez. Langabeziak %27 gainditu du, lanik gabe dauden gehienak beltzak dira,pobreziak gizartearen %60 harrapatu du, beltzek ghettoetan bizitzen segitzen dute, lan okerrenak dituzte, osasun eta hezkuntza zerbitzu eskasak eta urtero 30 mila pertsona hiltzen dituen indarkeriaren biktimak dira. Hies gaitzak berriz, batez ere beltzak kutsatu eta hiltzen ditu.
Mbekik zion, azken 25 urtetan inoiz amestu gabeko postuetara iritsi diren askok eta askok, euren buruaren eta gertukoen onura eta ongizatea ziurtatzea bihurtu dutela helburu, historiaren zorrak kitatu eta agindutakoa bete beharrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.