Afrika beltza
Norbait edo zerbait gutxietsi, hutsaldu edo zuzenean mespretxatu nahi badugu, lehendabizi banakotasuna kentzen diogu, taldean edo multzoan sartzen dugu. Eta itxuraz horixe gertatzen zaigu Afrika aipatu edo kontutan hartzen dugun une bakanetan. Afrika, beltzez eta animalia basatiez betetako lurralde arrotz eta arriskutsua da gehienontzat. Gizakion sorleku eta ondorioz oraindik arbaso haien ohitura zaharrenen gordailu. Baina gaur egungo afrikarrek mundua gu bezain ondo ezagutzen dute, telefono, ordenagailu eta telebista beretsuak dituzte, eta irudikatu lezakete nolakoa izan liteken amesten duten bizimodua, han bertan eta handik kanpo.
Afrika kontinente zaharra eta oso berria da aldi berean, bertan sortu ginen eta han bizi izan zen gizaki deitzen garenon ama, Lucy. Baina herrialde afrikarren historia politikoa oso berria da, Bigarren Mundu Gerra amaitu arte estatu afrikar gehienek ez zutelako burujabetza lortu. Kontinente Beltzaren deskolonizazioa europarron historiako pasarte beltzenetakoa da. Muga asko eta asko mapen gainean egindako marrak dira, barruan zer geratzen zen kontutan hartu gabe finkatutakoak. Hasierako gobernu gehienak, Europan ikasitako eliteek osatu zituzten, metropoliarekiko menpekotasuna eten ez zutenak. Mendebaldeak urtetan lehen gaiak ateratzeko erabili zuen kontinentea, bertako biztanleen ongizatea kontutan hartu gabe.
Egoera hau gainditzen ahalegindu ziren gobernuek ez zuten ez baliabiderik, ez benetako laguntzarik izan euren lurraldeak bizileku egoki eta eroso egiteko. Eta kanpotik bidalitako laguntzak onurak baino kalteak eragin ditu, maileguak zor bihurtu direlako, eta beste herrialde batzuetan ekoiztutako gaiek bertakoei ateak itxi dizkietelako. Afrikarren % 60k nekazaritza du ogibide eta 30 miloi kilometro koadro eta 1.300 miloi biztanle dituen kontinentearen ekonomia ez da munduko aberastasunaren % 3ra iristen.
Afrikak gaur egun bizi duen egoeraren arduradun eta erantzule, afrikarrak beraiek dira. Baina aro garaikidean guztia aurka izan dute. Euren gizarte antolaketa tribua izan da, zatiketa eta akordioetarako zailtasunak. Gutxitan lortu dute etsaiaren aurka elkartzea, eta azken mendetako gizarteak antolatu dituen nazio-estatua ez dute orain dela gutxi arte ezagutu. Aste honetan gobernu afrikarrek, kontinentearen historian mugarri izan liteken hitzarmena abiarazi dute, Merkataritza Librerako Akordioa. Muga-zergak kenduko dituzte 54 herrialdetan, hartu eman ekonomikoei hesi eta oztopo guztiak kentzeko. Oraindik eragozpenak handiak dira, batez ere azpiegitura eta komunikabideak penagarriak direlako. Baina historian lehen aldiz afrikarrek beraien etorkizuna elkarrekin eraikitzen hasteko erabakia eta konpromisoa hartu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek ziurtatu du AEBko beste ehiza-hegazkin bat eraitsi duela, herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, lehen hegazkinetik tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela ziurtatu dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.