Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump hautagai da jada

Berrautaketarako lasterketa abiatu du presidente estatubatuarrak, bart Orlandon egin duen mitinarekin. 2020an egingo dira presidentea aukeratzeko hauteskundeak AEBn.

Donald Trumpek ofizialki aurkeztu du bere burua 2020an presidente berrautatzeko. Atzo aurkeztu zuen Orlandon mitin ikusgarrian. Iragarpena baliatu zuen gainera paperik gabeko etorkinen aurkako sarekadak agintzeko, herrialdetik berehala kanporatzeko helburuz. Horixe, inmigrazioarena izango da Trumpen kanpainako gai kuttunetako bat. 2016an oso emaitza onak eman zizkion eta erabiltzen jarraituko du.

Egia esateko, Trumpen berrautaketa ez dago bere esku; ikusi beharko da Alderdi Demokrata gai ote den hautagai bat aurkitzeko, gutxienez, Hillary Clintonek 2016an lortu zituen emaitzak errepikatuko dituena. Izan ere, sarri ahazten da Clintonek ia 3 miloi boto gehiago lortu zituela Trumpek baino, nahiz eta honek presidentetza lortu zuen Estatu Batuetako hauteskunde sistema bereziari esker. Oso litekeena da Trumpek orduan bezainbeste boto lortzea, bere jarraitzaileen gehiengoa pozik dagoelako egiten duenarekin; baina ez dirudi tarterik duenik boto kopuruan gora egiteko. Beraz, Alderdi Demokratak aurkitu behar du norbait Clintonen espazioari eutsiko diona eta gainera hori apur bat zabaltzeko gaitasuna izango duena, Trump desastre bat dela uste duten herritar horien guztiengana iristeko.

Hilabete asko geratzen dira. Primarioak ez dira hasiko otsailera arte, baina Alderdi Demokratak berehala ekin behar die bilaketa lanei.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X