ANALISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giza eskubideak Venezuelan

Michelle Bachelet Nazio Batuen Erakundeko goi komisario txiletarra hiru eguneko bisitan da Venezuelan.

Beste behin, Bachelletek kritika egin dio Nicolas Maduro presidenteari, eta bi txosten ere egin ditu bere lantaldeak, giza eskubideak urratzen dituela salatzeko.

Madurok onartu egin du Bachelleten bisita, boterean gero eta seguruago dagoela erakutsi nahian. Duela sei hilabete, Juan Guaidok bere burua presidente izendatu zuenean, irudi zezakeen Maduro azkenetan zela.

Alabaina, Maduroren aurkako protestak ahuldu egin dira, eta Guaido ez da albiste. Bachelletek ez du bitartekari lanik egingo, nahiz eta oposizioko ordezkariekin bilduko den. Venezuelaren egoera bertatik bertara ezagutu nahi du.

Horretarako, oposizioak eskatu dio ez dezala bisita Caracasera mugatu, barnealdea ere ezagutu dezala, egoera are okerragoa delako bertan.

Batera zein bestera, bisitak lagun lezake tentsioa baretzeko, eta eragin lezake, ustez, Gobernuko kideek eta oposizioak Norvegian duten elkarrizketan. Elkarrizketa hasi zutela da dakiguna, baina ez besterik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X