Koloniak
Gizakia gizaki denetik pertsonen eta taldeen arteko harremanak indarra izan dute oinarri. Baten batek bere jatorria nonbaiten dagoela egiaztatzeko, aitortu beharko du, berak edo bere arbasoek indarra erabili dutela han kokatzeko, han zeudenak botatzeko edo sartu nahi zutenak uxatzeko. Kolonialismoa giza taldeen antolaketa bezain zaharra da. Indar handiagoa, teknologia hobea edo armada indartsuagoa zeukatenek mendean hartzen zituzten ondoko edo urrutiko herriak, uztarriak gehienetan zama handia eta baldintzak gogorrak zekartzan.
Egia da kolonialismo guztiak ez direla berdinak izan, eta askoren iraganeko oinazeak onura nabarmenak eragin dizkiela gaur egungo oinordekoei, kolonialismoak hizkuntzak, kulturak, teknologia, legeak eta antolaketa erak ekarri eta eraman dituelako. Greziarren filosofiarik gabe, erromatarren zuzenbidea eta obra publikoak izan ez bagenitu, arabiarren zientzia eta teknologia jaso ez bagenu, gaur egun ez ginateke garenak izango. Baina gehienontzat kolonialismoa onartu ezin daiteken jarduera da, gure borondatearen aurka ezarritakoari alde onak aurkitzea zaila zaigulako.
Baina egun hauetan ohiko usteak itxuraldatzen dituen gatazka bizi dugu. Hong Kong 150 urtetan Erresuma Batuaren kolonia izan ondoren,orain dela 22 urte Txinaren agindupean utzi zuen Londresek. Berez horrela zegokiola esan genezake, Txina baita lurraldez, baina bertako biztanle gehienek ez zuten aldaketarik nahi, nahiago zuten ordurarteko estatusari eutsi edo independente izan. Londresek eta Pekinek lortutako hitzarmenaren arabera 50 urtetan zehar Hong Kongo egoera berezia izango da, ondoren Txinako erregimen orokorrera bildu beharko du. Eta horixe da egun hauetako borrokaren eragile.
Hong Kongen botere banaketa dago, herritarrek boto eskubidea dute eta sare sozialetan ia askatasun osoz ibili daitezke. Ez da erabateko demokrazia,baina gardentasuna eta parte hartzea Txinan baino askoz ere handiagoak dira. Eta egun hauetako protestek helburu garbia dute, milaka eta milaka pertsona kalera irten dira atzerapausorik nahi ez dutela aldarrikatzeko, orain arte bezala bizi nahi dutela, eta Pekinen esku-hartzea salatzeko. Paradoxa bitxia gertatzen da kasu honetan, kolonizatuek ez dute ustez dagokien lekura eta baldintzetara itzuli nahi, eta kolonialistek aldarrikatzen dute eskubideei eta demokraziari errespetua.
Oraindik kolonia dezente dago munduan, baina kolonialismoaren garaia Bigarren Mundu Gerra ondoren amaitu zela esan genezake. Hala ere neokolonialismoa iragana baino latzagoa da herrialde askotan, batez ere Afrikan. Beste zenbait lekutan kolonialismoaren ondorioak egungo ondare dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.