Neurrien malgutasuna
Legea ezinbesteko tresna da justizia, parekotasuna eta demokrazia ziurtatzeko. Baina legeak berezko eragozpena du, guztiontzako dela, ondo finkatu eta zehaztu arren egoera ezberdinetan erabili behar dugula. Eutanasiaren kasuan hori omen da zailtasun nagusia, ondo mugatzea zertaz ari garen, eta zer den zilegi eta zer ez, bestela babesik gabekoen heriotza zigorra bihur litekeelako.
Erretiro adina izan liteke malgutasun beharraren erakusle nagusi. Hemen ere legeak adierazten digu zein, noiz eta nola jubilatuko den. Orokorra eta bakarra den legeak, guztion egoera epaitu eta bideratuko du. Baina garbi dago lan guztiak ezin direla multzo berean sartu. Meatzariak edo eraikuntza arloko langileak askoz lehenago utzi beharko luke beharra. Baina unibertsitate irakasleak, ikerlariak edo kazetariak dezente gehiago luza lezake bere jarduera laborala. Ordua iristerakoan, berriz, langilearen borondatea, batez ere luzatzeko bada kontutan hartu beharko lukete.
Legearen gabeziaren adierazle dugu egun hauetan, gaztetxoek egindako delituei eman beharreko erantzunak sortu duen eztabaida. Alemanian 11 eta 12 urteko mutikoek taldean egindako bortxaketetan parte hartu dute, horrek nahigabea eta haserrea eragiteaz gain, gizartea zatitu du, eta justizia eta zigorraren arteko polemika suspertu. Alemanian 14 urte bete ez duten neska-mutilen aurka ezin dute zigor neurririk hartu, hainbat gizataldek dio, hala ere, horrelako delitu larriek ezin dutela zigorrik gabe geratu.
Adin penalak herrialde eta gizarte bakoitzaren ezaugarriak eta moral kolektiboa erakusten dizkigu. Europako herrialde gehienetan 14 urtekoa da, Belgikan 18 urte bete arte babes berezia dute gazteek, baina Suitzan zazpi urtetik aurrera zigorra jaso lezakete. Ameriketako Estatu Batuetako estatu gehienetan ez dago gutxiengo adinik, edozein zigortu eta kartzelara joan liteke. Gaur egun 3.000tik gora dira AEBn bizi arteko kartzela zigorrak betetzen ari diren adin txikikoak, ez dira sekula espetxetik irtengo.
Delitu larriek gizartea astindu eta oihartzun handia izaten dutenean legea gogortzeko eskatzen du jende askok, eta sarri legea azkarregi aldatzen da. Epaileen eta adituen iritziz, desegokia eta arriskutsua da bero-beroan horrelako erabakiak hartzea, epe luzerako direlako eta guztiontzat balioko dutelako. Psikologoek eta psikiatrek diote ez dela batere erraza jakitea pertsona, edozein pertsona, noiz den bere erabakien eta ekintzen jabe, eta noiz ez. Heldutasuna ez zaigula guztioi une berean eta adin berean iristen, eta gaztetxoen heldutasuna, izan dituen ardura eta erantzukizunei zuzenean lotuta dagoela. Afrikan 15 urteko neska edo mutilaren babespean izan ohi da familia osoa; Europan 20 urtekoak gaztetxoak dira. AEBn diote nagusien gisa jokatzen duenak nagusien tratua merezi duela; Europan uste dugu laguntza eta birgizarteratzea eraginkorragoak direla zigorra baino.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.
Europa indartzeko eta AEBrekiko harremana bideratzeko deia egin du Merzek, potentzia handien garaian
Alemaniako kantzilerrak europarren aldeko deia egin du Municheko Segurtasun Konferentziaren (MSC) irekiera ekitaldian. 120 herrialdetako 200 estatuburu, gobernuburu eta ministro biltzen ditu hitzordu garrantzitsu horrek.