Berlingo Harresia erori zenetik 30 urte igaro diren arren, arrakalak hor dirau
Berlin alderik alde zeharkatzen zuen 144 kilometroko hormigoizko paretatzarra gaurko egunez bota zuten, duela 30 urte. Ekialdeko Berlin eta Mendebaldeko Berlin banatzeko eraiki zuten Berlingo Harresia izenez ezaguna egin zen horma, eta hura eraitsita, besteak beste, Gerra Hotzaren azken kapitulua idatzi zen.
Ordutik, Alemania berria marrazten ahalegindu dira, eta ekialdeko eta mendebaldeko herritarren arteko aldeak murriztu badira ere, arrakala ekonomikoak, sozialak, politikoak eta kulturalak hor dirau.
II. Mundu Gerra amaitu ondoren, Alemania eta Berlin lau sektoretan banatu zituzten Ameriketako Estatu Batuek, Erresuma Batuak, Frantziak eta Sobietar Batasunak. Azken horren eta aliatuen arteko ezinikusia gero eta nabarmenagoa zen, eta bakoitzak bere pentsamoldea eta estrategia zedarritu zituen, bi Alemania eraikitzeraino.
Hala, 1949an mendebaldeko indarrek (AEB, Frantzia eta Erresuma Batua) Alemaniako Errepublika Federala osatu zuten, eta ekialdeko sektoreak (Sobietar Batasuna) Alemaniako Errepublika Demokratikoa izena jarri zion bere agindupean zegoen eremuari.
Erdibituta geratu zen Berlin, eta hiriaren alde batetik bestera igarotzeko 81 pasabide zabaldu zituzten. Sobietarren eremuan zeuden herritar askok eta askok mendebalderako bidea hartu zuten berehala, eta horren aurrean, Alemaniako Errepublika Demokratikoko buruzagiek harresia eraikitzea erabaki zuten, exodorik egon ez zedin.
Lau bat metroko altuera zuen harresiak, eta horrekin batera, txarrantxaz egindako itxitura erraldoi bat ere eraiki zuten, kontrol sistema oso gogorrekin. 1961 eta 1989 bitartean 5.000 pertsona baino gehiago saiatu ziren harresia zeharkatzen, eta horietatik 3.000 inguru atxilotu egin zituzten. 136 pertsona hil ziren muga batetik bestera igarotzeko ahaleginean; azkena, 1989ko otsailaren 5ean.
1989ko maiatzean, Hungaria eta Austria arteko muga zabaldu zuten, eta ekialdeko eremuan bizi ziren alemaniarrak Hungariara alde egiten eta erregimen komunistaren kontrako protestak areagotzen hasi ziren. Herritarren presioaren ondorioz, aste batzuk geroago, muga zabaldu beste aukerarik ez zuen izan Alemaniako Errepublika Demokratikoak, eta 1989ko azaroaren 9an harresia eraisten hasi ziren.
Ekialdeko milaka eta milaka herritar abiatu ziren mendebalderantz, eta 28 urteko banaketaren ostean, mugaren alde batean eta bestean bereizita bizi ziren familiak eta lagunak berriro elkartzen hasi ziren.
Arrakalak ez dira desagertu
Sufrimenduaren harresia izan zen Alemaniako belaunaldi oso batentzat, eta zauriak oraindik ixteke daudela agerikoa da. Bi aldeen arteko ezberdintasunak leundu badira ere, aldeak oso nabarmenak dira, oraindik.
Alemaniako Gobernuak irailean estatuaren egoerari buruz kaleratutako txostenaren arabera, mendebaldeko langileen batez besteko soldata 3.330 eurokoa da; ekialdekoena, berriz, 2.690 eurokoa. Halaber, Alemaniako enpresa eta konpainia handienek mendebaldean dute egoitza. Ikerketak jasotzen duenez, bestalde, ekialdekoen erosteko ahalmena mendebaldekoena baino % 25 txikiagoa da.
Halere, Angela Merkelek zuzentzen duen Exekutiboak Alemania mendebaldeak azken hiru hamarkadotan izan duen gorakadan jarri du azpimarra, txosten horretan. Christian Hirte Alemaniako Gobernuko ordezkariaren arabera, "duela 30 urte inork gutxik imajinatuko zuen egoerara iritsi da Alemania, eta ez genuen inoiz pentsatuko bi aldeen bateratzea hain azkar egin zitekeenik".
Bateratze prozesuari aurre egiteko Elkartasunaren Zerga ezarri zitzaien herritarrei, eta horri esker azken urteotan milaka milioi bildu ditu Gobernuak. Errepideak, azpiegiturak, etxebizitzak eta beste hainbat zerbitzu publiko eraiki dira Alemania osoan, baina dirua ez da berdin banatu herritar guztien artean, mendebaldekoen ustez.
Iaz, 18.900 milioi euro bildu zituen Merkelen Gobenuak zerga horren bidez. Azken urteotan, baina, diru hori ez omen dute berrikuntzak egitera bideratu, eta 2021ean zerga hori kendu egingo dutela iragarri zuten abuztuan.
Bigarren mailako herritartzat dute euren burua Alemania ekialdeko herritarrek, Reiner Klingholz Biztanleriaren eta Garapenaren Berlingo Institutuko zuzendariaren arabera, eta "frustrazio" hitza erabili du herritar horien sentimendua azaltzeko. Klingholzen hitzetan, duela 30 urte baino askoz hobeto bizi direla onartzen dute ekialdeko biztanleek, baina mendebaldekoen bizi-baldintzak nahi dituzte. "Ispilu hori dute parez pare, eta ez zaie gustatzen ikusten ari direna", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.