30 urte geroago, bi Alemanien arteko arrakala ez da desagertu
Arazoaren 9an Berlingo harresia erori zela 30 urte bete arren, eta bateratzea handik urtebetera etorri bazen ere, Alemaniako Errepublika Demokratikoa zenaren eta beste Alemaniaren arteko aldeak oso nabariak dira arlo ekonomikoan, baina baita arlo politikoan ere.
Arrakala ekonomikoa
Aurrerapenak nabarmenak izan dira, baina produktibitate maila eta batez besteko soldatak % 20 txikiagoak dira oraindik ekialdeko estatuetan. Azken 3 hamarkadetan gobernu federalak 2 bilioi euro inbertitu ditu horietan, baina horrek ez du konpondu herrialde horretako bi aldeen arteko arrakala.
Alemaniako 500 enpresa nagusien arteko gehienek (% 93) Errepublika Federaleko mendebaldean dute beren egoitza. Batzuen iritziz, enpresek enpleguei eusteko laguntza publikoak jaso izanak horiek produktibitate txikiagoa izatea eragin du.
Soldatak % 20 txikiagoak dira oraindik Alemaniako Errepublika Demokratikoa izan zen aldean (Berlin alde batera utzita). Gainera, arrakala are handiagoa da Alemania ekialdeko eta mendebaldeko hiriak alderatuz gero, aldea txikiagoa baita nekazaritza eremuetan. Ongi prestatutako milaka eta milaka gaztek mendebaldera alde egin izanak lagundu egin du Alemania komunista izan zen aldean langile kualifikatuak aurkitzeko zailtasunak izateko.
Alde politikoak
Alemaniako Errepublika Demokratikoa zenean gora egin dute mugimendu populista xenofoboek eta eskuin muturrekoek, Pegida eta AfD (Alemaniarako Alternativa) modukoek. Fenomeno hori ekialdean bakarrik gertatu da, bertan atzerritarren kopurua mendebaldean baino askoz txikiagoa bada ere. Ekialdeko 5 estatu federatuen parlamentuetako hirutan AfD bigarren indar politikoa da, alderdi tradizional batzuen aurretik.
Alemaniako Errepublika Demokratikoa zena arriskutsuagoa da errefuxiatuentzat
Ikerketa baten arabera, atzerriko errefuxiatu batek eraso arrazista bat jasateko duen arriskua hamar aldiz handiago da Alemania ekialdean. 2013 eta 2015a bitartean 1.000 eraso xenofobo baino gehiago izan ziren.
Alde arriskutsuena txekiar mugatik hurbil dago. 2015ean, 100.000 biztanleko 10 eraso izan ziren. Eraso arrazista gehien jasaten dituzten eremuak sobietarren menpean izan zen alde komunistan gertatu ziren, oso atzerritar gutxi dauden inguru batean. Alemania osoan eraso gutxien zenbatu dituzten 118 barrutietako gehienak mendebaldean daude. Lau bakarrik daude ekialdean.
Beraz, xenofobia da Alemaniako Errepublika Demokratikoa zenaren arazo larrienetarikoa. Arrazoi historikoak, soziokulturalak, heziketa mailakoak eta, batez ere, ekonomikoak daude horren atzean. Baina deigarria da alde historikoa; AfD alderdiak gora egin du 1933an naziek botoak jaso zituzten eta 1955ean gerraren ondorioz galdutako eskualdeetatik (Silesia, Mendebaldeko Prusia eta Sudeteak) Alemanian erbesteratuak hartu zituzten herrialdeetan. Mendebaldean ez bezala, erregimen komunistak nazismoaren aurka kanpaina pedagogikorik egin ez izana ere egon daiteke horren atzean.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.