Gantzek ez du gobernua osatzeko nahikoa babes, eta agintea itzuli dio presidenteari
Benjamin Gantz Israelgo Urdina eta Zuria koalizioko buruak ez du herrialdean koalizio-gobernua osatzeko nahikoa babes lortu, eta agintea itzuli dio Reuven Rivlin Israelgo presidenteari.
Oposizioko alderdi nagusiak, irailean egindako hauteskundeetan boto gehien jaso zituenak, esan du egoera horrek herrialdea "urtebetean hirugarren aldiz hauteskundeak egitera" bideratzen duela.
Gantzek telefonoz egindako dei baten bidez eman dio erabaki horren berri Israelgo presidenteari, Benjamin Netanyahu lehen ministroarekin eta Avigdor Lieberman Israel Gure Etxea alderdi ultraeskuindarraren buruarekin izandako azken bilerak akordiorik gabe amaitu ostean.
Testuinguru horretan, bere oinarrietan "errespetua, morala eta balioak" izango dituen koalizio-gobernu bat osatzen saiatzeko "ahalegin guztiak" egin dituela ziurtatu du Gantzek, eta Netanyahu buru duen talde parlamentarioa gogor kritikatu du, haren ahaleginak blokeatzeagatik.
"Bidean horma bat zegoen, eta pertsona bakarra axola zitzaion", esan du Gantzek, lehen ministroaz ari zela. "Israelgo hauteskundeak irabazi eta herrialdean osasun eta egonkortasun politikoa nahi dutenek gidatutako Gobernua saihesten ahalegindu da", deitoratu du Urdina eta Zuria koalizioko buruak.
Gantzek azpimarratu duenez, "herritar gehienek eskuin muturra ahultzea erabaki zuten, Netanyahuk ezarritako neurriekin jarraitu beharrean beste bide-orri bati ekiteko asmoz. Ez naiz muturreko agenda bat proposatzen duen gobernu baten parte izango, kontrakoa aukeratu zuen nazio baten gainetik".
Halaber, bere koalizioko hainbat kidek negoziazioetan izan duten jarrera kritikatu du, tartean Yair Lapid, batasun-akordioa ixteko egindako eskakizunengatik.
Liebermanek Netanyahuri egindako kritikekin bat egin du, akordio bat ez onartzeagatik alderdi ultraortodoxoetatik ez aldentzeagatik. Hala, alderdi horiek "sionisten kontrakotzat" jo ditu, eta, aldi berean, oraindik koalizio-gobernu bat lor daitekeela azpimarratu du.
Oposizioko Urdina eta Zuria zentroko koalizioa izan zen indar bozkatuena iraileko bozetan, 33 eserleku lortuta; Benjamin Netanyahuren Likud alderdiak, berriz, 32 ordezkari eskuratu zituen. Dena dela, alderdi bakar batek ere ez zuen gobernua osatzeko babes nahikorik lortu (gehiengo osoa lortzeko 61 eserleku behar dira), eta, ondorioz, itunen bat lortu beharko dute hauteskundeak errepikatu nahi ez badituzte.
Horrela, bi alderdiekin izandako elkarrizketen ondoren, Rivlinek gobernua osatzeko mandatua eman zion Netanyahuri. Orduan, bi aldeek negoziazioak hasi zituzten, baina ez zuten koalizio-gobernua osatzeko adostasunik lortu.
Hori dela eta, Netanyahuk agintea itzuli zuen, eta, ondoren, presidenteak Gantzi eman zion. 28 egun izan ditu gobernua osatzen saiatzeko, baina horren saiakerak ere porrot egin du.
Ondorioz, urtebetean hirugarren aldiz hauteskundeak deitzea saihesteko 21 eguneko epea martxan jarri da gaur, eta diputatuek Israelgo gobernuburu izateko hautagaiak aurkez ditzakete jada.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
"Artemis II", lurraren orbita utzi eta Ilargira bidean da jada
Bidai tripulatuak bueltan dira ilargi ingurura, 50 urteren ostean; hala ere, ez da lurreratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.