Beni Gantzek irabazi du Israelgo hauteskundeetan
Botoen % 90 zenbatuta, Beni Gantzen Urdina eta Zuria koalizioak Benjamin Netanyahuren Likud alderdiak baino aulki bat gehiago erdietsi du Israelgo hauteskundeetan; hortaz, azken emaitzen zain, orain arteko lehen ministroaren indarra desabantailan dago Gobernua osatzeko.
Hauteskunde Batzorde Nagusiak emandako datuen arabera, Urdina eta Zuriak botoen % 25,66 eskuratu ditu, hau da, 32 aulki; Likudek, aldiz, botoen % 25,03 bereganatu ditu, 31 aulki.
Gutxi gorabehera, botoen % 10 zenbatu behar dituzte oraindik, baina ez da izango gehiengo osorik lortuko duen alderdirik.
Guztira, 4,4 milioi hauteslek parte hartu zuten astearteko hauteskundeetan, eta orain arte 4 milioi boto baino gehiago zenbatu dituzte.
Gutxiengo arabiar-israeldarra ordezkatzen duen Arabiar Zerrenda Bateratuak eskuratuko du hirugarren postua, botoen % 10,71 lortuta; 13 aulki izango ditu.
Negoziazio-prozesua, korapilatsua
Negoziazioak gauzatu beharko dituzte, eta egoera ez da erraza. Likudek eta Urdina eta Zuriak itunak bilatu beharko dituzte, Gobernua osatzeko; gutxienez, 61 aulki behar dituzte horretarako, kontuan izanik Parlamentuan 120 aulki daudela.
Goizean, Gantzek esan du espero duela, Israelentzat, "batasuneko Gobernu komenigarri eta ona", eta berretsi du prest dagoela beste indarrekin ituna egiteko, bai Likudekin baita Avigdor Liebermanren Israel Gure Etxea alderdi ultraeskuindarrarekin ere; Liebermanek, Defentsa ministro ohi eta Netanyahuren aliatu zaharra bera, eskatu du Gobernua Urdina eta Zuriak, Likudek eta bere alderdiak osatzea. Gantzen koalizioak ez du ezezkorik esan, baina nahi du Netanyahu ez egotea, eta uko egin dio harekin gobernatzeari, haren ustelkeria-auziengatik; hortaz, negoziazio-ildo hori, antza, ez dago batere erraz.
Zure interesekoa izan daiteke
Zibererasoa egin diete Belgika eta Suediako dozenaka supermerkatutako hozte-sistemei
Trumpek Kongresuaren kontrola izango du jokoan agintaldi erdiko hauteskundeetan
Bi petrolio ontzi gehiagok egin dute itsas minekin talka Ormuzen, Iranen arabera
Iliana Yotova hautagai errusiazaleak irabazi ditu Bulgariako presidentetzarako hauteskundeak
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte