ANALISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranentzat erronka Iraken

Iraken gertatzen ari dena oso garrantzitsua izanagatik, ia oharkabean pasatzen ari da.

Duela bi hilabete hasi zirenetik, etengabeak izaten ari dira ustelkeriaren amaiera eta pobreziaren aurkako erabakiak eskatzen dituzten kale-protestak. Baina protesta hauek Iranen aurkako kutsua hartzen ari dira. Irakeko gobernuan xii irakiarrek agintzen dute, eta sunniak bigarren mailan utzi dituzte.

Irakeko xiiek Iranen babesa dute, Iran baita xiien potentzia handia. Babesa, politikoa eta militarra da: Qasem Soleimani Irango Guardia Errepublikanoaren burua Adel Abdelmahdi Irakeko presidente xiiaren aholkulari nagusia da.

Manifestarien aurrean ez etsitzeko agindu dio Iranek Abdelmahdiri, eta segurtasun indarrak gogor jardun dira: ia laurehun hildako gertatu dira bi hilabetetan. Horregatik, manifestatzaileak Iranekiko haserrea azaleratzen hasi dira Iraken ez parte hartzeko exijituz.

Atzo, manifestatzaileek Iranen kontsuletxea erre zuten Nayaf hirian, eta gobernuaren soldaduek 35 lagun hil zituzten. Iraken gertatzen ari denak zera erakusten du: ez direla Estatu Batuak edo Saudi Arabia bakarrik Ekialde Hurbila sutzen ari direnak, Iranek ere ardura handia du Iraken, Sirian, Libanon eta Yemenen gertatzen ari denaren gainean.

Zure interesekoa izan daiteke

CRANS-MONTANA (Switzerland), 01/01/2026.- People console one another near the Le Constellation bar and lounge where a fire broke out following an explosion in the early hours of New Year's Eve, in Crans-Montana, Switzerland, 01 January 2026. According to the police, several dozen people lost their lives in the fire and around one hundred people were also reported injured. (Suiza) EFE/EPA/JEAN-CHRISTOPHE BOTT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean

"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X