Berandu gabiltza
Gaur bertan, hortaz ikertu eta dakitenek emandako aholkuak agindu bihurtuko bagenitu ere, izadiak ezingo lioke aurre egin, arduragabekeriaz eta ezjakintasunez egin diogun txikizioari. Egoera hori izanda ere, Europar Batasuna osatzen duten herrialdeek ezin dute oinarrizko akordioa lortu era eraginkorrean gainean dugun hondamendiari aurre egiteko.
Beste horrenbeste gertatzen zaigu migrazioari eman beharreko erantzuna finkatzerakoan; bakoitzak interes eta irizpide ezberdinak ditu, gehienetan kontrajarriak. Ez dakigu nola erantzun beti izan den eta aurrerantzean handitzen joango den auzi honi, baina hemen ere denboraz kanpo gabiltza. Dakitenak zuzen badabiltza, Europak datozen 30 urtetan 7 miloi etorkin beharko lituzke urtean ez badugu 'suizidio demografikoa' eragin nahi. Zahartuta eta kemenik gabe geratzen ari den gizarteak jende gaztea behar du, sortzen ez badu kanpotik iritsitakoa.
Baina etorkinak tropelean iristea ez da bidea, horrek gatazka eta istilua besterik ez zukeelako eragingo. Kanpotik iritsitakoek gizarteratzeko denbora behar dute, haurrek eskolara joan behar dute, egokitu eta hemengo kultura eta ohiturak onartu. Guk, aldiz, errespetua zor diegu eta dakartena onartzeko borondatea.
Bi arazo haundi hauei lotuta ekonomiaren eredu aldaketa derrigorrezkoa omen dugu. Robotizazioak, digitalizazioak eta teknologiak goitik behera aldatuko dituelako lan merkatua eta ekonomia hartu-emanak. Ekoizteko era, kontsumitzeko modua, azken finean, bizitzari aurre egiteko jarraibideak ezberdinak izango dira guk uste baino lehenago. Baina, hemen ere gurpil zoroan harrapatuta geratzeko arriskua gero eta haundiagoa da.
Aldaketak beldurra dakar. Aldaketa ezak, aldiz, galbidea. Mugitzen bagara tokiz kanpo gera gintezke, lekuan errotu ezkero zuzenean lehortu. Esan ohi da denbora beti azkar pasa izan dela, baina, azken hamarkadetan abiada areagotu egin dela, egokitzea ezinezkoa bihurtuz. Agian, horregatik, amore eman dugu erronka gurea ez bailitzan, teknologian eta gizakion egokitzeko gaitasunean jarriaz egin beharrekoaren ardura.
Zenbait arazo larriri buruz adituek diote jende gehienak eguneroko jardueran nahiko lan duela 30 edo 40 urte barru gerta litekenaz arduratzeko. Eta kontu hauetan gehiengoaren konpromisoa lortzen ez badugu, alferrik gabiltza. Orain arte, gizartearen zati handiena konpromisoaren gurpilean sartzerako orduan ere, ez dugu asmatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako eraso armatuetan. Halaber, Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxebizitzak eraisten hasiko da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla ziurtatu du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.