Errua eta erantzukizuna
Tragedien luzapenak sufrimendua areagotu eta oinazea handitu arren, eguneroko arreta guneetatik ezkutatu eta ahazteko joera hartu ohi du. Hondamendiek gehienetan eragile jakinak izaten dituzte, baina arrazoiak eta erantzukizunak denboraren laino artean galtzen dira. XX. mendea hasi zenetik asko dira gizakiak eragindako bidegabekeriak, baina hirutan errudunen izen-abizenak begien bistakoak izan arren, ez da ahalegin txikiena izan, ez erantzuleak epaitzeko, ezta zer edo zer gaizki egin dutela salatzeko ere.
Mendearen historiari zalantzarik gabe New Yorkeko Dorre Bikien aurkako atentatuek eman zioten hasiera, ordura arte bere mugen barruan erasorik jasan gabeko herrialdeak sarri kanpoan eragindako oinazearen zauriak pairatu zituen etxean. Erantzuna berehalakoa izan zen, Estatu Batuek duten indar guztia erabili zuten atentatuak bere gain hartu zuen taldearen babesleak agintetik botatzeko. Orain dela 18 urte hasitako gerra hura ez da oraindik amaitu, jendearen sufrimenduak denborak handitutako neurri jasanezina hartu du, baina gehienoi ahaztu zaigu Afganistanen gerran direla.
Handik gutxira Estatu Batuek Irak jarri zuten jomugan. Goi agintaria zen Sadam Husseini gizakiak egin ditzakeen krimen beldurgarrienak leporatu zizkioten, gehienak gezurra izan arren, Nazio Batuetan salaketen faltsukeria egiaztatu eta Segurtasun Batzordeak erasorako baimena espresuki ukatu arren, iparramerikarrek, egiaren jabe eginez, herri oso bat suntsitzea erabaki zuten.
2011n, Mendebaldeko herrialdeek, NATO erakundearen zuzendaritzapean, Libian aldaketa ordua iritsi zela erabaki zuten. Gerra hegazkinek, batez ere europarrek, Muamar Gadafiren armada desegin zuten, bere aurka altxatutakoei eskuak aske utzita nahi zutena egiteko.
Urteak pasa dira, Afganistan, Irak eta Libia eguneroko albisteetatik ezabatu ditugu, beste kontu batzuek hartu diete lehentasuna, baina herri horietako egoera beldurgarria da. Afganistanen talibanak dira berriro nagusi probintzia gehienetan. Iraken, gerrak eragindako txikizioak benetako infernu bilakatu du herritarren eguneroko bizimodua, azken astetako protestatan 600 pertsona hil dituzte eta milaka asko zauritu. Jendea kalera irten da duintasuna eta errespetua aldarrikatzera, politikoen lapurretak eta arduragabekeriaren kontra. Libia komunikabideetatik erretiratu dugu lotsa sortzen duelako han gertatutakoak. Hiru herrialde hauetan Mendebaldeko agintariek gobernuak bota zituzten eta estatuko egiturak desegin ordezko ezer eraiki gabe.
Gaur egun, Iraken eta Libian Sadamen eta Gadafiren garaian baino askoz okerrago daude, bietan giza aberearen maltzurkeria zikinenak bizitzera derrigortu dituzte. Zeinek eta zergatik eragin zuen hori jakina da, baina kasu hauetan ere, justizia indarra baino ahulagoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.