Ezbeharraren neurriak
Beldurtuta, izuak harrapatzen gaituenean, larri gabiltzanean, guztia ilun ikusten dugunean… Ez dugu kontsolamendurik, ezerk ez digu ondoezaren zama arintzen. Sarri, gainera, ustez lagundu beharko liguketen hitzek eta jarrerek juxtu kontrako eragina izaten dute. Oraingo honetan, gertatzen ari denaren osotasuna neurtzeko eta batez ere aurreikuspenak egiteko zailtasunak izan arren, neurrigabeko zer edo zer datorkigula sumatzen dugu.
Osasuna arriskuan, lana galdu genezake, gure bizitza arautu eta orekatzen zuten oinarriak kolokan dira, ongizatearen euskarriak arriskuan, eta ez dakigu etxetik irteteko baimena jasotzen dugunean zeri aurre egin beharko diogun. Guzti hori hala izanik, eta okertu litekeen guztia areagotzeko arriskua hortxe dagoela jakin arren, agian pentsatu beharko genuke beste batzuk, gizateriaren zati handiena, askoz okerrago dagoela. “Garapen bidean” omen diren herrialdetan jende gehienak ez du soldatarik hilabetea amaitzen denean, gaurko lanak ziurtatzen dio bihar zer edo zer jan ahal izatea. Egun batzuetan etxean egotera behartu ezkero, zerbait irabaztea galarazten zaie eta ez dute aukerarik oinarrizkoena lortu ahal izateko. Osasun sarea ahula eta oso eskasa da leku gehienetan. Estatuak ezin dizkie oinarrizko soldata edo ezinbesteko baliabideak ziurtatu. Hiri eta herrietan ez dago ezer ez dutenentzat ez jantokirik ez eta gaua igarotzeko lekurik ere.
Hau egiaztatzeak ez ditu gure kezkak ezabatuko, baina edozein izanda ere bizi dugun hondamendiaren irteera, gehienok baten bat izango dugu inguruan, familiaren babesa ez zaigu faltako kasu gehienetan. Estatua eta ditugun erakundeak hobeak izan litezke zalantzarik gabe, baina babestuko gaituzte oinarrizkoena falta ez dakigun. Ziurtasun hau gutxiegi iruditzen zaigu askoz gehiago izan dugulako eta gure egoera hobetzeko itxaropena genuelako. Baina bizitzaren mugarriak hasiera eta amaiera dira eta zalantzarik gabe bizi dugun honek zerbaiten amaiera eta aro berriaren hasiera dakar.
Eta nahi eta nahiez horretara egokitu beharko dugu, guretzat beranduegi dela pentsatu arren, adinean aurrera goazela ukaezina bada ere, biderik antzemateak ezinezkoa dirudienean eta indarrik gabe gaudenean. Honetara iritsi gara nola jakin gabe, azkarregi eta prestatzeko aukerarik gabe, eta etorkizunak kezka eta beldurra sortzen dizkigu. Sekula ez genuen pentsatuko hau gerta zigukeenik, baina amets gaiztoa iritsi da eta horretara egokitu behar dugu...
Eta baditugu tresnak eta baliabideak, gizarte sendoa dugu eta orain arte erantzun duten erakundeak. Gure aurrean, gure eskuetan ditugu sarri gutxietsi ditugun aberastasunak, garaia izan daiteke guzti hori aintzat hartu eta duten balioa emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.