Kontraesanak eta paradoxak
Elur jausien gisa, bat batean azpian harrapatu gaituen pandemia astun honek biluzik utzi gaitu. Gure gabeziak eta ezkutatu nahi genituen ahuldadeak agerian geratu zaizkigu era gordinean. Bakoitzak daki zauria non urratu zaion, baina hemen ere, hutsunearen tamaina lehen bete nahi izan dugun lekuaren adinakoa da. Txinan hasitako tragediak bete betean harrapatu du bere etsai nagusia, eta Christian Andersenen enperadoreak erabateko gaurkotasuna berreskuratu du.
Donald Trump agintean denetik, hiru urtetan Reagan, Bush eta Obama presidenteek, gobernuan egindako aldaketa guztiak baino gehiago egin ditu administrazioan. Estatuak, dagokion lana eraginkorra izan dadin erdi mailako erakundeak eta teknikoen gaitasuna ezinbestekoak ditu. Baina Trumpek uste du, nahikoa dela bera zuzendaritzan egotea guztia konpontzeko, eta itxuraz alboan dituenak ,ipuinko enperadoreari bezala entzun nahi duena esaten diote. Segurtasun erakundeak, osasun arlokoak, epidemien kontrakoak… zuzenean desegin egin ditu edo arduradunik gabe utzi. Pandemia iritsi denean inor ez zegoen irizpideak zehaztu eta estatu egiturak eraginkor bihurtzeko.
Agintera iritsi aurretik, eta batez ere aukeratu zutenetik Trumpek etorkinak izan ditu jomuga nagusi, barruan daudenak bota eta sar daitezkeenen aurka hesi gaindiezinak eraikitzea izan dira bere helburu politikoak. Orain Estatu Batuetako Migrazio Politikaren Institutuak dio etorkinak izan litezkeela pandemiari aurre egiteko giltza, 250.000tik gora direlako sendagile, erizain eta botikari izan da Estatu Batuetan lan egiteko baimenik ez dutenak, baina aukera balute bultzada handia emango liokete birusaren aurkako borrokari ,gainera bertako osasun sareko profesionalak baino dezente gazteagoak dira etorkin hauek. Gaur egun Estatu Batuetako Osasun zerbitzuan 1,5 miloi etorkin ari dira lanean.
Presidentea urte hauetan zerbaitaz harrotu bada ekonomian izandako lorpenez izan da, orain 15 eguneko epean, Munduko potentzia nagusiaren oinarriak dardarka dira, hamar miloi langile kalean geratu dira eta etorkizuna kezkatzeko modukoa da… Gertatzen ari dena ez da Donald Trumpen errua, baina zomorro ikusezinak, guztion eredua omen zen sistema kolokan jarri du, eta "enperadorearen" gabeziak, okerrak eta ezinak agerian geratu dira.
Munduko herrialde indartsuenean berriz, hain azkar eta era bortitzean erori zaien madarikazioak begi bistan utzi du, itxurazko ahalmen horren azpiko ezina, egiak gezur bihurtu ditu. Estatuak ezin ditu herritarrak babestu, merkatuak ez ditu orekak sortu eta kudeatu, eta indibidualismo sutsuak gizabanakoaren ezintasuna besterik ez digu erakutsi.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.