Datorkiguna
Uste genuen krisiak hobeak egingo gintuela. Pentsatzen genuen hain astindu larriak hausnarketarako aukera emango zigula, eguneroko abiada eroak galarazten digun gure buruaren azterketa sakonagoa egingo genuela, okerrak zuzendu eta gaizki egindakoak eraberritzeko.
Oraindik ez da izurritea amaitu, hasi besterik ez dela egin esaten digute adituek, baina egiaztatu dugu aldaketak itxaron beharko duela. Lau hormen arteko itxialdiak zerumugak ezabatu dizkigu, oso urruti ikusteko aukera galarazi. Baina, garai berri hauetan jarduera eten ez dutenek, eta, batez ere, gizartearen irizpideak finkatu eta bide berriak urratu beharko lituzketenek erakutsi digute lehengo lepotik dugula burua.
Nazioarteko erakundeek, gaitzetan adituek, gizartearen nondik norakoak ikertzen dituztenek diote birusa munduko bazter guztietara iritsi dela, zerupean garen guztiok garela biktima eta, behingoz, elkartuta aurre egin beharko diogula menderatu nahi badugu. Baina gure ordezkariek, ustez gure asmoak eta helburuak jaso eta bideratu beharko lituzketenek, erabaki dute sakonean ez dela ezer aldatu. Guztia zilegi dela eragina indartu eta boterea ahultzeko. Trikimailuak baliagarriak direla, oraingoan ere, hildakoak milaka, kaltetuak milioika eta atsekabetuak gizaki oro badira ere.
Jokaera maltzurrenak, portaera zitalenak, aldarrikapen mespretxagarrienak nagusitzen ari dira … Hemen, haratago eta gure mugetatik urruti. "Gu eta haiek", laguna eta etsaia, gurea eta besteena, iparra eta hegoa, hemengoak eta kanpokoak … Hizkuntza zaharkituena, milaka bider erabilitako hitzak, jokaera lotsagarrienak hortxe dira, gaitzari aurre egiteko ahalegin larrienen erdian. Orain ere, guztiak balio omen du, gezurrak zabaltzea gobernuen lana gutxiesteko. Etekin handiena lortzea, hil ala biziko garrantzia duen tresneria saldu eta erosterakoan. Besteei laguntza ukatzea “gureak” haserretu litezkeelako. Gertatzen ari dena ukatzea, komeni zaigulako …
Ezer ez dela berdin izango diote, behin eta berriz, egun hauetan iritzia ematen ausartzen direnek. Guk ez dakigu bihar zer gertatuko den, baina gaur gehiena bertsua da. Baina, litekeena da amesgaiztoa amaitu eta esnatzen garenean, egun hauetan zer diren eta nor ordezkatzen duten jakin ez dutenek ustekabekoa hartzea. Orain, guztia aurretik eramango duela dirudien olatuak, beraiek bete betean harrapatzea itxuraz barealdia iristen denean, eta egun hauetan zer gertatu den lasaiago gogoratzen eta aztertzen hasten gerenean. Baliteke, baina, zoritxarrez itxura guztien arabera, gaurko nazkagarri hauek aulki berdinetan eserita ikusiko ditugu bihar ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.