Aukera okerrenak
Gizateriak ustekabeko astindua jasan ohi duen bakoitzean, lehen dardaren ondoren hura berriro gerta ez dadin hartu beharreko neurriei buruzko eztabaidak betetzen du ezinaren hutsunea. 2001ean Al-Qaidak erakutsi zigunean edozein izan litekela atentatuen helburu, segurtasuna eta askatasunaren arteko lehia sortu zen, herritar oro babestu ahal izateko, eskubide zenbaiti uko egitera behartuta ginen guztion babesa ziurtatu ahal izateko.
Europak bere ahulezia guztiak agerian utzi zituenean, teknologiaren hari ikusezinak etxeko zoko ezkutuenetaraino sartzeko baimena eman behar genuela eskatu ziguten. Orain, ahotik ahora jauzika iritsi zaigun mozorroak bizitza hankaz gora jarri digu. Atzo arte pentsaezinak zitzaizkigun neurriak eta portaerak onartu behar izan ditugu, gure antolaketaren oinarrien ahulezia egiaztatu dugu. Eta galduta, gure buruaren jabetza izateko ahalmena ukatzen zaigula uste dugunean, erantzunak aldarrikatzen ditugu, ziurtasuna ezinbestekoa bilakatu zaigulako.
Horrelakoetan harri azpietatik atera bailiran, adituak eta jakintsuak ugaritzen dira. Zetorrena zekitenak, egindakoa gaitzesten dutenak, zer egin agintzen digutenak genuena berreskuratu nahi badugu. Oraingo honetan, hala ere, hauei ere zailagoa egiten ari zaie urratu beharreko bidea erakustea. Ez dago etsairik, gobernu gehienek jokaera beretsua izan dute, hildakoak kanposantu guztietan pilatu dira. Ez dago errudun nabarmenik, guztiok aitortu beharko genuke ez genuela ezer antzeman, arriskua gutxietsi genuela, orain derrigorrezkotzat jotzen duguna alboratu genuela eskuragarri izan genuenean...
Baina tragedia Apokalipsiaren liburuak iragarritakoen parekoa izan liteke, mugiezinak zirudienak apurtu ditu, hautsi ezin zitezkenak birrindu eta etorkizunean zalantzak besterik ez zaizkigu azaltzen. Eta horren aurrean zer egin erabakitzea orakuluen lana bihurtu da, jainkoen hitzen oihartzuna entzuteko gai direnena. Iragarkiak egiten ausartzen direnen aurreikuspenek diote ekonomia suspertuko dela, bide bazterrean jende asko gera litekela, baina urte beteko epean orain iraulitakoa zuzendu ahal izango dugula. Agian zailagoa izango da orain dela gutxi arte izan ginena berriro bizi ahal izatea. Gertutasuna ukatuko zaigulako, bestea arrisku iturri bilakatu zaigulako, bizirik irauteko orduko bizimoduari uko egin beharko diogulako...
Eta agintariek gure berri izango dutelako leku eta denbora guztian. Teknologiaren kableak garunetan txertatu beharko ditugulako,lana etxera eta ohera eraman beharko dugulako, eta batez ere inori ezingo diogulako konturik eskatu, gure onerako baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.
Amazonek Bahrainen duen zentro baten aurkako erasoa egin duela aldarrikatu du Iranek
Irango Guardia Iraultzaileak Microsoft, Apple, Google, Meta, Boeing, Tesla eta beste 14 enpresaren aurkako erasoak egiteko mehatxua egin zuen asteartean, Iranen kontrako "operazio terroristetan parte hartzea" leporatuta.
Erreskate faltsuak gauzatzen zituen sare bat desegin dute Nepalen
Mendizaleei iruzur egiten saiatzen ziren, beharrezkoak ez ziren ebakuazio medikoen bidez. Agintariek faltsututako 171 erreskate baieztatu dituzte 2022tik 2025era. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen kaltetuen kopurua handitzea.
Texasko petrolioak ia % 13 egin du gora, gerra laster amaitzeko zantzurik ez dagoelako
Trumpen azken agerraldiak gerra azkar amaitzeko itxaropena zapuztu du inbertsiogileen artean. Wall Streetek % 1,28 egin du behera, Trumpek Irani "gogor" erasotzen jarraituko duela iragarri ostean.
Artemis II-ko komuna, Ilargira bueltatzeko misioa kolokan jarri duen ustekabea
Tripulazioak akats bat antzeman zuen Orion ontziko hondakinen sisteman. Hala ere, arazoa konpondu zuten, aireratu eta ordu batzuk geroago, misioa arriskuan jarri gabe.
Albiste izango da: "Artemis II" ilargi-bidaia, NAN digitala mugikorrean eta Balmasedako prozesioa
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
AEB Iranen dituen helburuak betetzetik gertu dagoela ziurtatu du Trumpek, eta eraso gehiago iragarri ditu
AEBko presidenteak aste gutxi barru aurreikusten du gerraren amaiera, eta Ormuzko itsasartea "modu naturalean" irekiko dela dio. Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du su-etena eskatu izana.
"Artemis II" aireratu da Ilargira bidean
NASAko tripulazioa Lurreko orbitan erabat sartu da, eta 10 eguneko bidaiari ekin dio. Gorabehera txikiak izan dira jaurtiketan, baina konpondu dituzte.