Hiri hotza
Sekula lo hartzen ez duen hirian argiak itzalita daude. Zarata, nahasmena, kolore askotako iragarkiak iragana dira, horien ordez begi beldurtiak, estalitako aurpegi arrotzak eta ziurgabetasuna nagusitu dira. Modernotasunaren irudia, munduko metropolia, kulturaren ardatzen eta portaera joeren eredua… Betikoa eta betirako zirudiena jota dago, tristurak ilunduta, biharko egunik ez balego legez.
Orain dela hilabete gutxi, orain aspaldiko iragana dirudien horretan, Estatu Batuak herrialde indartsu eta boteretsu gisa azaltzen zitzaizkigun. Presidentea, beti lekuz kanpo dauden horietako pailazo tristea iruditu arren, herrialdeak indartsu segitzen zuen, gizartean kemena ez zen falta eta ekonomian iparra adierazten zigun beste guztioi.
Baina halako batean, erraldoiak agerian utzi dizkigu ahuldade guztiak. 20 milioi lanpostu haizeak eraman ditu krisiak osto lehorrak bailiran. Osasun sareak berriro erakutsi digu, beste inork baino diru gehiago gastatu arren, ez dituela gehiengoaren oinarrizko beharrak asetzen. 30 milioi inongo babesik gabe daude, aseguruak dituztenek aldiz ez dakite zenbat diru beharko duten ospitaleko atea zeharkatu ondoren, noraino babestuko dituen urrearen prezioan ordaindutakoak.
1929n John Steinbeck idazle handiak, "Amorruaren mahatsak" izeneko liburu bikainean kontatu zigun herri oso baten sufrimendua, lan bila alde batetik bestera zebiltzan familien istorioak, haurren gosea uxatzeko gurasoek egindako ahalegina, egun batetik bestera pobre bihurtutako langile harroen gainbehera. Egun hauetan, jantoki publikoetan, jaki bankuetan, janaria banatzen ari diren erakundeetan ikusten ditugun ilara luze horiek, garai haiek ekartzen dizkigute gogora. Mundua egun batetik bestera aldatu zen orduan ere, mugarik gabe aberastasuna sortzea posible zela uste zuten haiek, egun bakar batean jabetu ziren urrea eta ikatza mehategi beretsuetan sortzen dela.
Estatu Batuek iaz 700 mila milioi dolar gastatu zituzten defentsa arloan, euren burua babestu eta besteok ohartu gintezen, ez dugula zer eginik beraien kontra hasi ezkero. Baina dirutza ikaragarri horrek ez ditu babestu, zomorro ikusezinak babes hesi guztiak gainditu ditu eta aste gutxitan, Estatu Batuek Vietnamen izandako bajak bikoiztu egin ditu.
Pandemiak beldurra zabaldu du, kezka sakondu eta etorkizuna belztu. Horrelako egoeratan sinistu nahi dugu jasaten ari garen horrek hobeak egingo gaituela, zer edo zer ikasteko balioko digula. Ez da hala izango seguruenera, baina zalantzarik gabe egiaztatu dugu indartsuenak, garaiezinak uste genituenak, indarraren eta boterearen irudiak, egun batetik bestera eror daitezkela, ezkutatu nahi zuten guztia agerian utziaz.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.
Merzek herrialdeak erregistratutako azken dron erasoen arduradunak zigortuko dituela agindu du
Alemaniako agintariek astearte honetan jakinarazi dutenez, hirugarren drone bat aurkitu dute Leipzigeko aireportutik gertu; hilabete hasieran lehergailuz kargatutako beste bi artefaktu aurkitu zituzten inguru horretan bertan.
Singapurrek 47.000 euro emango ditu seme-alaba bakoitzeko, jaiotza-tasa sustatzeko asmoz
Familiei zuzendutako neurriek, halaber, hobekuntzak dakartzate etxebizitzan, haurtzaindegietan eta seme-alabak hazteko baimenetan. Laguntza-paketea 2026an jaio diren edo 1-17 urte betetzen dituzten Singapurreko haur guztiei zabalduko zaie.
Tornado batek gutxienez 40 zauritu eta 300 etxe kaltetu ditu Frantziako hegoaldean
40 pertsona baino gehiago zauritu dira eta 15 ospitaleratu dituzte. Gainera, bi lagun Pomas herritik falta dira, Aude departamenduan, Frantziako hegoaldean.
Trumpek % 50era igoko ditu Kanadako automobilen eta beste produktu batzuen gaineko muga-zergak
Trumpen arabera, erabaki horren arrazoia da Kanadak AEBko nekazarien produktuen gainean ezartzen dituen zergak. Ildo horretatik, Kanadako lehen ministroak nabarmendu du bere herrialdea AEBren "funtsezko hornitzailea" dela, batez ere energia, mineral jakin batzuen eta hornidura-kateetarako ezinbesteko produktuen arloan.
AEBk zigorrekin mehatxatu ditu Iranekin lotura ekonomikoak dituzten herrialdeak
AEBko Altxorraren idazkariak ohartarazi duenez, Teheranekin negoziatzen duen "inor ez dago salbuetsita" zeharkako zigorren jomuga izatetik.
EBk onartu egin du Ukrainari 6.100 milioi ematea, misilak eta aire-defentsarako sistemak erosteko
Boluntarioen Koalizioak Ukrainako aireko defentsak premiaz indartzeko konpromisoa hartu du. Bilera egin dute astelehen honetan.